2008.eko Urriaren 30ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2008ko urriaren 30ean, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, APARTEKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Silbia Folgueira Fernández, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca eta Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín.

Jaione Lekuona Irazusta eta Roberto Sánchez Sánchez ez dira bilkurara etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Diktamena, 2008ko udal aurrekontuaren aldaketa onartzeko: transferentziak 30005/2008 (2008KO020003).

Silbia Folgueirak, Haziendako zinegotzi delegatuak, batzordeak diktaminatutakoaren nondik norakoak azaldu ditu. Aurrekontuko partiden arteko transferentzia proposatzen da, egin nahi diren gastu batzuk egin ahal izateko, oraingoz egingo ez diren beste batzuetatik dirua hartuz. Horrela, irailaren 3an onartutako lur erosketarako, obrak hasi gabe dagoen eguneko zentrorako aurreikusitako partidatik 400.000 € pasatzen dira, eta altzarietan egin nahi den gastu batentzat trabesia planetik 7.300 € hartuz. Honela dio onartzea proposatzen duen diktamenak:

"Haziendako delegatuak proposamenaren berri eman du. Proposamenak honela dio:

Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2008ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2008ko urriaren 21eko D08/000585 dekretuaren bidez hasia, Haziendako delegatu honek Ogasun batzordeari proposatzen dio ondorengo diktamen honen onarpena.

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30005/2008, 2008-10-21koa eta zenbatekoa 407.300€."

PARTIDA

AZALPENA

FUNTZIONALA

GEHITU

GUTXITU

Kreditu Ret.

382

Auñamendiko Eguneko Zentrua

313.40

400.000

7/2008

387

Lur erosketa (Imaz y Gallardo)

432.00

400.000

318

Trabesia Plana

432.00

7.300

8/2008

349

Altzariak

432.00

7.300

GUZTIRA

407.300

407.300

Ogasun eta Kontuetako batzordeak, 2008ko urriaren 24ean egindako bilkuran, Silvia Folgueira, Irati Aranburu eta Haritz Salaberria zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan."

Kepa Garbizuk, lehenik eta behin, dio bilkura honen inguruan prentsara bidalitako informazioa ez dela zuzena, zenbait titular gaizki dagoela eta hurrengoetarako gai hori zaintzea eskatu du, herritarren informazio eskubideen mesedetan.

Proposamenak harridura eragin omen dio, duela hiru hilabete eskas eguneko zentroaren gastua inportantea zelako eta, orain berriz, gutxitu eta atzeratzea proposatzen delako. Hori, gobernu taldea lehentasunak markatzen oker dabilenaren seinale omen da, ipar orratzik gabe eta haizearen arabera. Adibide modura, gutxitu diren hainbat aurrekontu-inbertsio aipatu ditu: Aiton Bordako obrak, haurtzaindegikoak, kiroldegiko maldakoak, Zubitxorako zegoena, ... .

Proposatzen den erosketari buruz dio, ea eroslerik izango den krisi garai hauetan eta prezioak lehen izandakoa berdinduko duen.

Mikel Antton Arrizabalagak ere bere ustekabea azaldu du, uztailean zentro txiki baten apustua egiten zelako eta orain apustu hori luzatu egiten delako 2010 arte.

Jesus Mari Martiarenak galdetu du ea zergatik deitu den aparteko bilkura gai hauetarako.

 

Azkeneko galdera honetatik hasiz, alkateak dio ez dela abenduko bilkurara arte itxaron nahi eta irailaren 3ko bilkuran hartutako konpromisoak lehen bai lehen nahi direla bete.

Baita ere dio, Kepa Garbizuri erantzunez, ipar-orratza inoiz baino argiagoa dutela lehentasunak zehazteko momentuan. Tramitazio kontuetan esperientzia falta onartu badu ere, eguneko zentroa aurreikusitako epeetan egiteko aukera mantentzen dela dio, eta aurten bertan hasiko dela obren esleipen prozedura. Baita ere dio, Aldundiari eskatu berri zaion dirulaguntzak ere alda lezakeela gastuaren denbora.

Alkateak dio Garbizuk aipatutako obrak egin direla: Aiton Bordakoak adjudikatu eta hastear dira, haurtzaindegikoak eginak daude, kiroldegiko malda argiztatu eta moldatu da, e.a. Aurreikusitakoetatik, trabesia plana da egin ez den bakarra, iruditzen zaielako horretan Aldundiaren parte hartzea nahitaezkoa dela.

Irati Aranburuk, Hirigintzako zinegotzi delegatuak, dio, eguneko zentroaren oinarrizko proiektua udalean dagoela eta laster exekuzio proiektua jasoko dela. 107ko lurrei buruz dio, maiatzean remanenteekin posible zela gastua egitea baina, uda ondoren fondo foraletik gutxiago jasoko dugunez eta abar, remanente horiek ez ukitzea gomendatzen omen da.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin, aurkako hiru (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena eta Enrique Figueroa) eta abstentzio bat (Mikel Antton Arrizabalaga).

2.- Diktamena, obra deklarazio urteanitza eta konpromiso-kreditua onartzeko: eguneko zentroa.

Silbia Folgueirak aurkeztu du diktamena: aurreko erabakian 400.000 €tan murriztutako eguneko zentroko obrak urte anitzeko gastu partida bihurtu datozen bi urteetan 200.000 €tako gastua aurreikusiz. Honela dio diktamenak:

"Haziendako delegatuak proposamenaren beri eman du. Proposamenak honela dio:

2008ko ekitaldiko aurrekontuak Auñamendiko Eguneko Zentroa jasotzen du 500.000 € duen aurrekontu kontsignatuz.

Beste obra batzuk finantzatzeko beharrak hura beherantz aldatzea ekarri du, momentu honetan aurrekontuko kontsignazioa 100.000€ kopuruan geratzen delarik.

Udal Kontu-hartzaileak egindako informea ikusirik, posible litzateke obra hori urte anitzeko gisa deklaratzea 21/2003 Foru Arauko 22 artikuluan ezartzen diren mugak errespetatuz.

Delegatu honek Ogasun Batzordeari proposatzen dio Auñamendi Eguneko Zentroa obra urte anitzeko izaerako obra gisa deklaratzea.

Izena

EXEKUZIOA

PARTIDA

ZENBATEKOA

KREDITU ORDAINKETA

KONPROMISOA

FINANTZAZIOA

Hasiera urtea

Amaiera urtea

2008

2009

2010

Auñamendiko eguneko zentroa

2008

2010

622.01 313.40

500.000

100.000

200.000

200.000

Propioa

Ogasun eta Kontuetako batzordeak, 2008ko urriaren 24ean egindako bilkuran, Silvia Folgueira, Irati Aranburu eta Haritz Salaberria zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan."

Kepa Garbizuk galdetu du ea 2010 arte itxaron beharko den eguneko zentroa izateko. Bai Silbia Folgueirak bai alkateak diote, obra 2009an egingo dela eta ordainketa batzuk 2010ean. Zergatik egin den horrela eta ez guztia 2009an jaso, galdetu du Garbizuk, eta Folgueirak erantzun dio udal kontu-hartzaileak horrela gomendatu duelako, 2009an beste inbertsio batzuk egin ahal izateko.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin, aurkako hiru (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena eta Enrique Figueroa) eta abstentzio bat (Mikel Antxon Arrizabalaga).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:50etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna