2009.eko Urtarrilaren 14ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko urtarrilaren 14an, 19:35etan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Haritz Salaberria Goikoetxea, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Silbia Folgueira Fernández, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa eta Jesús María Martiarena Jaca.

Ez dira bilerara etorri Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Deialdiaren urgentzia berrestea.

Alkateak dio plenoa deitu duela badoen edo ibien baimenei buruz EAJ udal taldeak prentsan atera berri duen albisteak herrian sortu duen kezka edo alarma baretu eta argitu nahi delako datorren ostirala baino lehen. Horretan justifikatu du deialdiaren urgentzia.

Osoko bilkurara etorri diren zinegotzi guztien adostasunarekin deialdia berretsi da.

2.- Trafiko ordenantzaren aldaketaren proposamena (2008UD290001).

Jon Legorburuk azaldu du deialdiarekin bidalitako proposamena. Honela dio proposamenak:

Udalbatzarrak, 2008-10-01ean egindako ohizko bilkura, Trafikoko araudia onartu zuen

Aipatutako ordenantzan Aldi Baterako Xedapenak testualki esaten du:

"Gaur egun dauden ibien titularrek lizentziaren berritzea eskatu beharko dute Ordenantza hau indarrean sartzen denetik hiru hilabeteko epearen barruan, ibiaren eskakizuna Araudi honen arabera tramitatua izango delarik.

Aipaturiko eskaria ez aurkezteak, lehen emandako ibiaren lizentzia automatikoki iraungitzea ekarriko du"

Proposamenaren haserako zirriborroan zenbait aldaketa egin ziren. Proposatutako aldaketen artean, ibi iraunkorrekin zerikusia zuen guztia zuzendu egin zen tratamendu berezia ematearren. Hala ere Aldi baterako Xedapena, testutik kendu gabe gelditu zen. Hau horrela gertatu dela eta, Trafikoko zinegotziak honako proposamena egin nahi dio Osoko Bilkurari,

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Aipatutako Aldi Baterako Xedapena, Trafikoko Ordenantzatik kanpo uztea.

 

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko argitaratze bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

HIRU: Aipatutako xedapen iragankorraren aplikazioa etetea hura deuseztatzeko prozedura burutzen den bitartean.

Proposamenaren inguruko eztabaidarik ez da izan, bai ordea gaiari EAJ taldeak eta gobernu taldeak eman dien trataerari buruz. Gobernu taldearen iritziz EAJk bazuen gaia alarma gutxiagorekin tratatzerik, egunkarien bidez herritarrak kezkatu ordez, eta ordenantza akatsak modu normalean zuzentzea proposatuz. EAJren ustez gobernu taldearen betebeharra da gauzak ondo egitearena.

Gaia diktaminatu gabe dagoelako, haren urjentzia bozkatu da lehenik eta ahobatez onartu da. Ondoren proposamena bozkatu da eta hura ere ahobatez onartu da.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:05etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.005etik 761.006ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna