2008.eko Abenduaren 3ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2008ko abenduaren 3an, asteazkena, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA, egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Haritz Salaberria Goikoetxea, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Silbia Folgueira Fernández, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Bilkurako gaiekin hasi aurretik Kepa Garbizuk hartu du hitza eta minutu bateko isil unea eskatu du gaur Azpeitian hil duten Inaxio Uriaren oroimenez. Minutuko isil unea egin da.

Isil unea bukatu eta gero, biltzarretik alde egin dute Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena zinegotziek. Alkateak bilkurari hasiera eman dio bertan diren hamar zinegotzien partehartzearekin.

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urriaren 1eko eta 30eko bileren aktak onartzea.

Aktak aho-batez onartu eta sinatu dira inolako zuzenketarik gabe.

2.- Etxebizitza tasatuen udal ordenantza onartzeko diktamena (2008H0290003).

Irati Aranburu, Hirigintza eta Ingurumen gaietarako zinegotzi delegatuak, Hirigintza Batzordearen diktamena azaldu eta onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

"Lezoko Udalerrian etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzaren zirriborra aurkeztu da bere onarpenerako.

Lezoko Udalak jarrera aktiboa izan behar du herritarrentzako etxebizitza egokia eta arrazoizko prezioan izateko beharrei erantzuteko orduan; izan ere, etxebizitza da udalerriak duen gizarte arazo nabarmenetako bat.

Etxebizitzen arazoa prezio arazoa da funtsean. Azken urte hauetan etxebizitza libreen prezioak etengabe gora egin du eta horren aurrean berehalako neurriak hartu behar dira, egoera interes orokorrerako latza izan baino lehen.

Horren aurrean, hainbat neurri hartu behar dira ezinbestean, plangintzan babes ofizialeko etxebizitzen erreserbak egitea, etxebizitza horietako batzuen sustapen publikoa egitea, etxebizitza hutsak erabiltzea, alokairuan emateko Babes Ofizialeko Etxebizitza multzoa sortzea, gazte eta adinekoentzako zuzkidurazko bizitokiak bultzatzea.

Horrez gainera, sustapen libreko etxebizitzen prezioaren igoerak baztertze eragin bikoitzaren arriskua sortu du gizarteko sektore batzuengan: ez dute etxebizitza libreak erosteko behar adina diru-sarrera, baina era berean, ezin dituzte babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu autonomi erkidegoko araudiak horretarako zehazturiko gehieneko diru-sarrerak gainditzen dituztelako. Horregatik, beharrezkotzat hartu da babes publikoko etxebizitzen beste mota bat sortzea, babes ofizialeko etxebizitzetarako zehazturikoak baino diru-sarrera pixka bat handiagoak dituzten herritarrentzako. Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko ekonomi baldintza altuenak betetzen dituzten hiritarrek interesa izan dezakete prezio handixeagoko etxebizitza babestu bat erosteko, baina beti ere merkatu librean baino askoz ere merkeago.


Gainera, udalak etxebizitzaren alorrean dituen eskumena eta autonomia onarturik, horien sustapenean ez ezik, toki mailan arautzeari begira ere, lege berriak udalei gaitasuna eman die udal ordenantzen bidez udal etxebizitza tasatuen erregimen juridikoa garatzeko.

Zehatz adierazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege berriak honako hau agintzen du bere zortzigarren xedapen gehigarrian:

4. Lege honen ondorioetarako, udal etxebizitza tasatutzat (UET) hartuko dira Euskal Herriko udalek ezartzen dituztenak, beharreko tokiko ordenantzaren bidez erabakita eta ordenantza horretan etxebizitza horien babes publikoko erregimena arauturik.

5. Udalerri bateko udal etxebizitza tasatuak ezarri eta arautuko dituen tokiko ordenantzak honako hauek jasoko ditu:

a) Etxebizitza horien eta erantsien ezaugarriak.

b) Ezartzen diren udal babes erregimenak eta, hala behar badu, erregimen orokorreko eta erregimen bereziko modalitateak, azken hori izanik erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak ordezkatu ahal izango dituzten etxebizitzena, 80. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

c) Etxebizitza horien hartzaileak eta esleitzeko prozedura. Prozedura horretan ezinbestean errespetatuko dira publizitate, lehia aske eta diskriminazio ezaren printzipioak.

Salbuespen gisa, sustapen bakoitzean etxebizitza kopuru jakin bat bereizteko erabakia hartu ahal izango da, tokiko administrazioek, babespeko alokairuaren edo prekarioan egindako lagapenaren bidez, gizarte beharrei erantzuteko. Horrez gainera, beste bizileku bat emateko espedienteak bideratu ahal izango dira, aipaturiko kopuru horretatik kanpo egongo baitira horiek.

6. Erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak eta erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuak saltzeari begira, horiek 80. artikuluan finkaturiko gutxieneko estandarrak betetzeko kontuan hartzen badira, gehieneko salmenta prezioak ezin izango du erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioa 1,70 aldiz gainditu. Arauen bidez aldatzen ez den bitartean, etxebizitza horien onuradunen gehieneko diru-sarrerak ezin izango dira 1,3 indizea baino handiagoak izan erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko indarrean dauden gehieneko diru-sarrerei dagokienean. Dena dela, udalak beste parametro batzuk ezarri ahal izango ditu erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatuetarako.

Gainera, honako hau xedatzen du Legeak (16. art.): "Udal hirigintza plangintzak, beharrezkotzat hartzen dituen lur guztiak kalifikatu ahal izango ditu babes publikoko erregimenen batekin loturiko etxebizitzak eraikitzeko, baina 80. artikuluan aurreikusitako gutxieneko estandarrak eta kopuruak betetzeko beharreko lurzoru kalifikazioa egin beharko du gutxienez".

16. artikuluak honako hau xedatzen du 1. atalaren amaieran: «Hirigintza antolamenduak lurrak zein babes motarako izango diren zehaztu beharko du kalifikazio ekintzan».

Azkenik, aipatzekoa da, Lege horren Xedapen Gehigarriak honako hau zehazten duela; «Babes publikoko edozein erregimenekin loturiko etxebizitzek -horrenbestez, bai BOEk bai UETek- etxebizitza babestuen kalifikazioa izango dute beti» eta, «horrenbestez, eskualdatzeko gehieneko prezioa mantenduko dute beti, dagokien arau erregulatzaileak zehaztu bezala, eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izango du, lehenik, administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak».

Beraz ordenantza hau onartzeko 7/1985 Legearen 49 artikuluaren arabera, osoko bilkurak haserako onarpena eman behar dio ordenantzari, jendaurrean 30 egunez eduki behar da espedientea eta erreklamaziorik edo iradokizunik balego berriro ere osoko bilkurak ebatzi behar ditu.

Erreklamazio edo iradokizunik ez balego berriz ordura arte behin behineko akordioa zena behin betikoa bihurtuko da.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko azaroaren 26an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria eta Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Jesús Mari Martiarenaren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzari haserako onarpena ematea

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea eta ordenantza jendaurrean edukitzea 30 egunez iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita."

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ondo iruditzen zaiola proposatutako araudia, baina bere idazketan ez duenez parte hartu, abstenitu egingo dela.

Bozketa egin da eta aldeko zortzi boto egon dira eta bi abstentzio Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchezena.

3.- Bizitegirako hiri lorzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspena onartzeko diktamena (2008H0290004).

Irati Aranburu, Hirigintza eta Ingurumen gaietarako zinegotzi delegatuak, Hirigintza Batzordearen diktamena azaldu eta onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

"Lezoko Udalerrian bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko jardunak arautzen dituen ordenantzaren berrikuspen zirriborra aurkeztu da bere onarpenerako.

Lezoko Udalak indarrean dauka Bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremu finkatutan kokaturiko lokaletan hirugarren sektoreko erabilera etxebizitza erabilerara aldatzeko jardunak Arautzen dituen Ordenantza. Ordenantza hori 2003ko apirilaren 11n eginiko Osoko Bilkuran onartu zuen Udalbatzak, eta 2003ko urriaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara. Ordenantza horren indarraldian jardun ugari egin dira, haren babesean, lokaletan hirugarren sektoreko erabilera etxebizitza erabilerara aldatzeko.

Ordenantza hori onartu zenetik lege aldaketa ugari gertatu badira ere, oraindik indarrean diraute berau onartzeko oinarritzat hartu ziren arrazoiek. Hala bada, honako hau adierazten da ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arrazoien azalpenean: «Etxebizitzen prezio handiek eta herrialdeko lurzoruaren eskasia kronikoak inoiz baino beharrezkoago egiten dute etxebizitza babestuaren bolumen handia sustatzeko lana. Izan ere, biztanle askoren, eta batez ere gazte jendearen erosteko ahalmena ikusirik, etxebizitza babestua da prezioari begira herritar horien aukeretara egokitzen den bakarra. Gizarte ikuspegia duen etxebizitza politika aurrera eraman behar bada, etxebizitza babestuaren eskaintza hori nabarmen handitu behar da, inolaz ere. Egoera horren aurrean, botere publikoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte pertsona orok duen etxebizitza duina izateko eskubidea gauzatzeko.

Bestalde, ikusi da eraikitako ondare handia dagoela udalerriko bizitegi esparru finkatu batzuetan, zehatzago adierazteko, eraikinetako beheko eta arteko solairuetan; hirugarren sektoreko erabilerarako aurreikusita zeuden, baina, merkatuaren egungo egoera dela eta, ez dago inolako jarduerarik bertan, eta ez zaie inolako etekinik ateratzen. Horrenbestez, eraikuntzako aktibo horiek alferrik galduta daude, eta, gainera, hiri paisaia itsustu egiten dute gehienetan.

Hori dela eta, prozedura arautu eta kontrolatuaren bidez, hainbat lokalen egoera alda daiteke, etxebizitza erabilera emanez, aldaketa horrek etxebizitza kopurua handitzeko aukera emango bailuke, lur berria erabili behar izan gabe. Kontua izango litzateke, errealitateari ahalik eta modu egokienean erantzuteko, jada finkaturiko ondare eraikian ezarri beharreko erabilerak arrazionalizatzea. Modu horretan, irtenbide handiagoa emango litzaieke alferrik dauden eta jada eraikitako eraikinen barnean espazioak hartzen dituzten lokal horiei.

Orain bultzatuko diren jardun horiei esker, handitu egingo da etxebizitza kopurua, eta, horregatik, ordenantza honetan alderdi hori kontuan hartu da, etxebizitzen eta espazio libreen sistemaren arteko lotura gorde ahal izateko.

Hori dela eta, jardun bakoitzaren sustatzaileak halako diru ekarpen bat egin beharko dio Udalari, eta ekarpen horiek espazio libreen sistemari gehitzeko jabari publikoko lurzorua osatzeko erabiliko dira.

Nolanahi ere, udalaren irizpide orokorra da etxebizitza berrirako sarbidea kontuan hartu eta gauzatzea jardun bakoitzean. Proposaturiko helburuak betetzeko desbideratze handiak egin behar izango balira soilik baimendu ahal izango litzateke, salbuespen gisa, etxebizitzaren ingurua ez egokitzea; kasu horietan, aldaketa haren barnean egiten dela ulertuko baita.

Bide horrek, nolabait ere, Udalerriko etxebizitza eskaintza eza arintzen lagunduko badu ere, Udalak ziurtatu egin beharko du, batik bat, sorturiko etxebizitzek erabilera hori izateko gaur egun eskatzen diren baldintza guztiak (higiene, bizigarritasun, erabilera bateragarritasun baldintzak...) bete ditzaten. Horregatik, banan-banan aztertu beharko dira erabilera aldatzeko eskaerak, haien inguruko iritzi teknikoa emango da, eta baimenduko dira edo ez dira -arrazoiak emanda beti ere-, proposaturikoa bezalako erabilera izateko egokiak diren ala ez kontuan harturik.

2003ko apirilaren 11n onarturiko ordenantzaren arrazoien azalpenaren IV. atalean, prezio tasatu batez lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea jasotzen zen Lezoko Udalaren alde etxebizitza bihurtuko diren lokal horiei dagokienez, erabilera aldaketaren eskatzaileekin zeregin horretarako sinaturiko hitzarmenen bidez. Neurri hori hartu zen, hain zuzen ere, udalaren espekulazio jardunik ez gertatzeko helburua betetzearren, ordenantza honen xedearen guztiz aurka baitaude jardun horiek; izan ere, egoerarik txarrenean dauden biztanle sektoreei etxebizitza bat izan dezaten erraztasunak ematea da azken xedea.

Ordenantza hori indarrean egonik, lurzoru eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legea onartu da. Lege horren berrikuntzetako bat udal etxebizitza tasatuen aurreikuspena da, hain zuzen ere, etxebizitza babestuen modalitate berri gisa, eta Udalei dagokie etxebizitza horiek arautzeko lana.

Halatan, Lezoko Udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzan berariaz adierazten da erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuen barnean egongo direla lokalak etxebizitza bihurtzeko jardueretatik etorritako etxebizitzak.

Era berean, ordenantza hori indarrean egon den bitartean, eskarmentua hartu da haren punturik gatazkatsuenen inguruan, batez ere, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako araudira jotzen duelako lokalek etxebizitza bihurtu ahal izateko bete behar dituzten eraikuntza baldintzei dagokienez.

Berrikuspen honen bidez, gutxieneko bizigarritasun eskakizunetara egokitu nahi da ordenantza hori, babes ofizialeko etxebizitzetarako araudiaren alderdi batzuk malgutuz.

Bestalde, indarrean dagoen ordenantzan jaso diren lege izaerako hainbat adierazpen gainditu egin dituzte aipaturiko legedi horretan eginiko aldaketa batzuek.

Aurreikuspen berri horiek direla eta, ia osorik berrikusi behar da ordenantza hori legearen aurreikuspen berrietara egokitu ahal izateko.

Beraz ordenantza hau onartzeko 7/1985 Legearen 49 artikuluaren arabera, osoko bilkurak haserako onarpena eman behar dio ordenantzari, jendaurrean 30 egunez eduki behar da espedientea eta erreklamaziorik edo iradokizunik balego berriro ere osoko bilkurak ebatzi behar ditu.

Erreklamazio edo iradokizunik ez balego berriz ordura arte behin behineko akordioa zena behin betikoa bihurtuko da.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko azaroaren 26an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria eta Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Jesús Mari Martiarenaren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko jardunak arautzen dituen ordenantzaren berrikuspenari haserako onarpena ematea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea eta ordenantza jendaurrean edukitzea 30 egunez iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita."

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ondo iruditzen zaiola proposatutako araudia, baina bere idazketan ez duenez parte hartu abstenitu egingo dela.

Bozketa egin da eta aldeko zortzi boto egon dira eta bi abstentzio Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchezena.

4.- Aurrekontuaren aldaketen berri ematea (2008KO010002, 2008KO0002 eta 2008KO010003).

Silbia Folgueirak, Ogasun gaietarako zinegotzi delegatuak, hiru espediente horien bidez egindako aurrekontu aldaketen xehetasunak azaldu ditu.

5.- Aurrekontuaren aldaketa proposamena (2008KO020004).

Alkateak gaia diktaminatu gabe dagoela dio, eta ondorioz, gaia eztabaidatu nahi bada, osoko bilkurak gai zerrendan sartu izanaren urgentzia berrestu beharko duela. Urgentzia onartzearen alde zortzi zinegotzik egin dute bozka, abstentzio bat izan da, Roberto Sánchezena eta ezezko boto bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena.

Gaiaren urgentzia onarturik, Silbia Folgueirak proposamena aurkeztu eta hura onartzeko eskatu dio osoko bilkurakideei. Honela dio proposamenak:

"2008eko aurrekontuko gastu-partida batzuen arteko kreditu-transferentzien bidezko Kreditu Aldaketarako espedientea, alkatearen D08/00957 dekretu bidez hasitakoa, osatzeko, honako erabaki hau hartzea proposatzen dio Haziendako delegatuak Osoko bilkurari:

ERABAKIA

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu transferentziarengatik, identifikazio zk, 030008, 2008/11/27koa, zenbatekoa 91.000€ euro eta ondoren zehazten den bezala."

Roberto Sánchezek dio gastua gutxitzen diren partidak, eskola eta lokalen mantenua, gaizki kalkulatu zirela edo aurreikusitakoa baino mantenimendu gutxiago egitea suposatuko duela. Arrazoi horregatik proposamenaren aurka bozkatuko du. Jon Legorburuk (obra, zerbitzu eta kultura gaietarako zinegotzi delegatuak), Alkateak eta Iñigo Esnaolak (kirol gaietarako zinegotzi delegatuak) aurrekontua kontrol eta gestio tresna bat dela diote. Modu horretan, behar denean eta beharren arabera, aldatzerik dagoen edo aldatu behar den lan tresna da.

Proposamena bozkatu da eta aldeko zortzi boto izan dira, aurkako bat Roberto Sánchezena eta abstentzio bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena.

6.- 2009. urteko ordenantza fiskalak behin betiko onartzeko proposamena (2008KO290002).

Alkateak gaia diktaminatu gabe dagoela dio, eta ondorioz, gaia eztabaidatu nahi bada, osoko bilkurak gai zerrendan sartu izanaren urgentzia berrestu beharko duela. Gogoratu du gaia Hazienda Batzordeak egindako batzordearen gai zerrendan zegoela, baina aurkeztutako alegazioa eta haren inguruko txostena deialdiaren ondoren gehitu zitzaizkionez espedienteari batzordean, Kepa Garbizuk proposatuta, gaia mahai gainean uztea erabaki zela. Urgentzia onartzearen alde zortzi zinegotzik egin dute bozka, abstentzio bat izan da, Roberto Sánchezena eta ezezko boto bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena.

Gaiaren urgentzia onarturik, Silbia Folgueirak proposamena aurkeztu eta hura onartzeko eskatu dio osoko bilkurakideei. Honela dio proposamenak:

<;2009 urteko ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketa onartzen duen espedientearen aurka Lezoko EAJ-PNV taldeak, garaiz eta forman, aurkeztutako erreklamazioaren berri eman du Hazienda Batzordeko zinegotzi delegatuak.

Udal Kontu hartzaileak emandako txostena ikusi eta gero, Udal Batzarrari ondorengo akordio hau onar dezan proposatzen du:

BAT: EAJ/PNV-k aurkeztutako erreklamazioa ez onartzea.

BI: Behin betiko onarpena ematea 2009rako ordenantza fiskalen aldaketari.

HIRU: GAOn argitaratzea Ordenantza Fiskalak."

Roberto Sánchezek dio ez dagoela ados ez zaiolako justua iruditzen proposatutako igoerarekin. 2008rako aurreikusten den KPIa baino altuagoa da. 2008rako KPI %2,4 aurreikusten da eta %4,4ko igoera proposatzen da. Udalak izan ditzazken arazo ekonomikoak herritarren bizkarren gain ezin direla utzi dio Roberto Sánchezek, eta krisi egoera administrazioak bereganatu behar duela, herritarrengan ahalik eta eragin gutxien izan dezan.

Alkatea ados dago Roberto Sánchezek esandakoarekin, baina udal batza honetan bertan gero eztabaidatuko diren udal aurrekontu eta udal finantziazioaren inguruko moziotik ondorioztatu daitekeenez beharrezkoa eta koherentea da udal zerbitzuen kostuen araberako tasak izatea. Gogoratu du badirela beste tresnak diru laguntza behar duten herritarrei laguntzeko, eta tasak eta zergak ordaintzeko hobariak eta exentzioak aipatu ditu.

Proposamena bozkatu da eta aldeko zortzi boto izan dira, aurkako bat Roberto Sánchezena eta abstentzio bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena.

7.- 2009. urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda onartzeko diktamena (2008PE290001).

Jon Legorburuk diktamena azaldu du. Diktamenean bi berrikuntza azpimarratu ditu, bi lanpostu berri sortzen direla: arkitektoa (egun erdiz) eta elektrikaria (egun osoz). Honela dio onartzea proposatzen den diktamenak:

"Indarrean dagoen legerian oinarrituta, tokiko korporazioari dagokio urtero onartzea aurrekontuaren bidez, udal plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Horiek horrela, Haritz Salaberria, Irati Aranburu eta Jon Legorbururen aldeko botoekin, eta Jesus Mari Martiarenaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak 2008/11/26an egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2009. urterako udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2009. urterako lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

HIRU: Informazio publikorako 15 laneguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

LAU: Jendaurreko epean alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke."

Roberto Sánchezek bi lanpostu horien eginkizunak zehaztuz, lan kargak aztertuz eta gaur egun zerbitzu horiek duten kostuekin alderatuz azterketarik egina l den galdetu du. Azterketa horiek onurarik justifikatzen duten ere galdetu du.

Alkateak eta Jon Legorburuk gaia aztertu dutela eta gaur egungo kostuekin alderatuz aurrezpena izango dela erantzun diote.

Roberto Sánchezek dio enplegua sortzea ondo iruditzen zaiola, baina daturik ez duenez abstenitu egingo dela.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio abstenitu egingo dela, krisi garaiak ez direlako plantillak handitzeko eta gastu gehiagotan sartzeko momentua. Lanpostu berri horiek sortu baino lehen, hutsik dauden lan postuak bete beharko zirela ere esan du.

Diktamena bozkatu da eta aldeko zortzi boto izan dira eta bi abstentzio Roberto Sánchezena eta Mikel Antxon Arrizabalagarena.

8.- 2009ko aurrekontua onartzeko diktamena (2008KO290003).

Alkateak aurkezpena egin du eta diktamenaren onarpena eskatu du. Honela dio diktamenak:

"2008ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko azaroaren 26an egindako bilkuran, Haritz Salaberria, Silbia Folgueria eta Jon Legorburu zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ-PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2009. ekitaldiko udal aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2009

2009

1

Pertsonal Gastuak

2.967.554

1

Zuzeneko zergak

2.113.000

2

Gastuak ondasun arrunt.

2.717.443

2

Zeharkako zergak

350.000

3

Finantza gastuak

360.000

3

Tasak eta bestelako zergak

1.484.000

4

Transferentzia arruntak

1.341.040

4

Transferentzia arruntak

4.186.000

6

Inbertsio errealak

2.409.463

5

Ondare-sarrerak

15.000

8

Finantza aktiboak

11.700

6

Hirigintzako Jarduerak

1.865.000

9

Finantza pasiboak

760.000

7

Kapital transferentziak

542.500

8

Finantza aktiboak

11.700

GUZTIRA

10.567.200

GUZTIRA

10.567.200

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen."

Alkateak aurrekontu memorian jasotakoaren laburpena egin du. Datorren urterako aurkezten diren aurrekontuak aurtengoak baino murritzagoak direla dio, fondo foraletik gutxiago jasoko denez arazoak daude finantzazioan, zorpetze maila altuan gaudelako. Aurten 760.000 € ordaindu behar omen dira interes eta amaortizazioetan. Dena den datozen urtetako plan ekonomikoa egiten ari direla dio alkateak.

Guzti horregatik proposatu omen dute aurrekontu zorrotzagoa, gastuak gutxituz, kontratuak bernegoziatuz, ... . Beste gastu batzuk igo egin direla dio: Zaborren zabortegiratze gastuak, lorazaintzakoak, etab.

Inbertsioetan eguneko zentroa eta babestutako apartamentuak, eta Jauregialdeko urbanizazio obrak aurreikusi direla dio.

Dena den, urtean zehar sarreren eta gastuen kontrol on batekin, aurrekontuan aldaketak egitea ez du baztertu alkateak.

Roberto Sánchezek azalpen batzuk eskatu ditu: legez lurra erosteko zer aurrekontu zati gorde behar den, batetik. Bestetik, jasota ote dagoen eta, azkenik, jasota ez badago jasotzea eskatu du. Presoen senideei laguntzeko zenbat diru aurreikusi den ere galdetu du.

Alkateak dio lur sailen erosketarako legealdi osoan egin beharreko kalkulua omen da. Guztira diru sarreren %10 inguru jaso behar omen da. Aurtengo aurrekontuak ez omen dute horrelakorik jasotzen. Behar bada honen inguruan txostena eta batzorde bat egitea proposatu du alkateak. Presoen senideei laguntzeko 32.000 €tako dirulaguntza aurreikusita omen dago, aurreko legealdian onartutako araudiaren eta aurten gastatukoaren arabera kalkulatua.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio atzoko estatuko boletin ofizialean argitaratutako Toki Inbertsiorako Estatu Funtseko dirulaguntza deialdia dela eta momentua dela aurrekontuan sartu behar diren inbertsioak errepasatzeko, aurrekontuan ez daudenak direlako estatuko dirulaguntza jaso ahal dutenak.

Alkateak dio dekretu horren berri baduela, Lezok 1.050.000 € inguruko dirulaguntza jaso ahal duela. Epeak gertu omen daude eta galdetuko omen die departamentuei zein obra proposatzen dituzten. Aurrekontuan jasotakoak bere horretan lagatzearen aldekoa da, bere finantziabidea badutelako.

Aurrekontuari dagokionez, Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dela aurrekontu erreala, oso ahorro txikia duelako, nahiz eta diru sarrerak puztuak egon bai ICO, bai lurren salmenta, bai Oarsoaldeako itzulerarekin. Eguneko zentroa ere gero eta urrunago ikusten duela dio.

Alkateak dio eguneko zentroko obra esleipen prozedura hasi dela eta 2009an bukatuko dela.

Diktamenaren bozketa egin da eta onartu egin da aldeko zortzi botokin eta aurkako bi botokin, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchezena.

9.- Udal finantziazioaren inguruko mozioa (2008AL050015).

Alkateak berak aurkeztutako mozioa onartzeko eskatu du. Honela dio mozioak:

"Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lakua zein Iruñeko Gobernuek harturiko azken neurriek kolokan jartzen dute udal finantziazioa. Udalei dirua bueltatzea eskatzeak edota hurrengo urterako finantziazioa murrizteak egoera larritu, besterik ez du egiten baina benetako arazoa toki erakundeen finantziazio sisteman dago. Eskuak loturik ditugu beste instituzio batzuek erabakitzen dutelako zein izan behar den gure finantziazioa, gure ekimen eta politikak erabat baldintzatuta daude inoiz ez dakigulako noraino izango dugun diru laguntza bat edo ez.

Eta orain, beraien zerga politika dela medio, udalei 2008an jaso dugun finantziaziotik diru kopuru handi bat bueltatzea eskatzen digutenean edota 2009rako finantziazioa modu garrantzitsu batetan murriztuko dela jakinarazten digutenean kolapso egoera batetara eramaten dituzte toki erakundeak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2008an jaso dugun finantziazioaren zati ba bueltatzea planteatzen du orain 2009rako egindako aurreikuspena, geroago gehiago murriztu daitekeela aurreikusiz gainera. Hortaz, 2009an gure finantziazioa are eskasagoa izango da.

Inoiz baino behar gehiago ditugunean, herritarrek krisiaren ondorioak pairatzen hasiak diren egoera honetan, udalek ezin dugu dirurik bueltatu, behar duguna finantziazio handiagoa da. Sortu duten kolapso egoera honetan ezinezkoa da udal batek bete behar dituenak betetzea, horrela ezinezkoa da herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak behar bezala bermatzea, horrela ezinezko egiten digute gure udalerrietan garatu nahi ditugun politikak aurrera ateratzea.

Eta gauzak argi esan behar ditugu, Aldundiek eta Lakua zein Iruñeko Gobernuek erabaki dituzten finantziazio murrizketen arrazoi nagusia ez da krisia. Zerga bidez gutxiago jaso baldin badute ez da krisiaren ondorioz, beraiek bultzatu dituzten zerga aldaketak sortu dute egoera hau. Adibide argiak ditugu enpresei edo errenta altuei begira hartu dituzten azken erabakietan . Elkarteen Zergaren tipoak jaistea edota Ondarearen gaineko zerga desarraraztea erabaki eta horregatik bilduko dute diru gutxiago zerga bidez. Enpresaburuek ez dute etekin gutxiago izan oraindik, eta hala badakite, zergetan, askoz gutxiago ordainduko dutela. Eta egoera hori sortu duten indar politikoek ondorioak toki erakundeek ordaintzea planteatzen dute orain.

Udaletan dugun arduragatik ezin dugu horrelako planteamendu bat onartu. Gure betebehar nagusia herritarrekiko da. Are gehiago, pairatzen dugun krisi ekonomikoak beharrak biderkatzen dituenean udaletan politika aktiboak bultzatu behar ditugu. Eta horretarako finantziazio nahikoa behar dugu.

Finean, toki erakundeen finantziazio justua, duina eta nahikoa behar dugu, eta hori exijitu behar diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari. Udalen autonomia eta eragiteko esparrua babestu eta krisiaren aurrean eragile aktiboagoa bilakatu behar ditugu udalak. Horretarako finantziazioa behar dugu eta hori da exijitzen duguna, finantziazio justua eta nahikoa.

Honela;

1.- Lezoko Udalak Gipuzkoako Toki Erakundeek behar duten finantziazio justua eta nahikoa exijitzen dio horren ardura duen Gipuzkoako Foru Aldundiari, horretarako FOFIM delakoaren finantziazio sistema eguneratzea baino errotik aldatu behar dela aldarrikatuz.

2.- Lezoko Udalak bere autonomia eta eragiteko esparrua aldarrikatzera behartuta dago, are gehiago, herritarrek pairatzen ari diren krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko udal politika aktiboagoak behar direnean.

3.- Lezoko Udalak 2008an jasotako dirutik Foru Gobernuak kopuru handi bat bueltatzea eskatzen diola ikusita zera adierazi nahi du: udal honi ezinezkoa zaio diru hori bueltatzea onartu herritarrei eman beharreko zerbitzuak eta udalerriak behar dituen politikak kolokan jarri gabe.

4.- Lezoko Udalak, toki erakundeen finantziazioaren murrizketa Gipuzkoako Foru Aldundiak berak garaturiko zerga politikaren ondorio zuzena dela ikusita horren arduradun egitea eskatu eta 2008ko zein 2009rako finantziazioa, gutxienez, 2008ko urtarrilean zehazturiko parametroetan mantentzea exijitzen du. Eta horrekin batera, eta herritarrek pairatzen dituzten krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko, Toki Erakundeentzako finantziazio lerro berezia sortzea eskatzen dio Foru Gobernuari.

5.- Onartutakoaren berri herritarrei eta komunikabideei jakinarazteaz aparte Gipuzkoako Foru Aldundiari helaraziko zaio."

Mikel Antxon Arrizabalagak dio mozioaren puntu gehinekin ados dagoela, baina ez atal batzuekin eta horregatik abstenitu egingo dela. Udalak ematen dituen zerbitzuetarako finantzazio gehiago behar dela argi omen dago. Adibidez gastu sozialaren kudeaketa udalei dagokie eta finantzazioa Jaurlaritzak eta Aldundiak erabaki eta kudeatzen omen dute. Beste zerbitzu ugarietan antzerakoa gertatzen omen da. Askotan salatu izan duten kontua omen da hori, eta Euskal Finantzen Kontseiluan erabakietan udalen parte hartzea beharrezkoa dela deritzo.

Bozketa egin da eta mozioa onartu da aldeko zortzi botokin eta bi abstentziokin, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchezena.

10.- Obra eta proiektuen esleipenetan ustezko zigor erantzukizunen inguruan auzi-bidetara jotzeko diktamena (2008ID300001).

Alkateak Ogasun Batzordean diktaminatutakoa onartzea proposatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

"Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko azaroaren 26an egindako bilkuran, Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Silbia Folgueira zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, eta Kepa Garbizu zinegotziaren abstentzioarekin (EAJ-PNV), behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Jesús Mari Martiarena Jakaren kontra ekintza penala gauzatzea, 107 poligonoko udal-partzelaren indusketa obrei eta "Arraitoki"ko A.I.U.-10 gunean lurpeko aparkalekuak eraikitzeko oinarriko proiektuari dagokienez, biak ere Lezoko Udalerrian, adjudikazioetan gerta daitezkeen erantzukizun penalengatik.

BI: Alkatea ahaldun egitea akordio hau burutzeko behar izango liratekeen abokatu eta prokuradoreak izendatzeko eta behar diren dokumentu guztiak izenpetzeko."

Alkateak dio egindako azterketa eta kontsulta ondoren behartuta daudela pausu hau ematera eta ez dagokiola ez berari ez osoko bilkurari epaile lana egitea.

Idazkariak diktamenari buruz bost zinegotziek eskatutako txostena irakurri du eta bilkuran diren zinegotziei haren kopia banatu die.

Roberto Sánchezek dio ez dituela espedienteak ikusi, eta ondorioz ezin duela iritzirik eman eta erabakitik at mantenduko dela.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio abstenitu egingo dela. Ez dela inon esaten udalarentzat kaltegarri izan ote diren bi erabaki horiek. Kontu Epaitegiko txostenetan kontratazio prozeduren eta dirulaguntza prozeduretan antzerako akatsen berri eman izan dela, baina berak ez duela inoiz ikusi horregatik epaitegira inor eramatea.

Udalarenak ez diren lurretan.agindutako proiektu teknikoan egindako gastua kalteak sortu ez izanarena erlatiboa dela dio Iñigo Esnaolak.

Diktamena bozkatu da eta onartu egin da, aldeko zortzi botokin eta bi abstentziokin, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchezena.

11.- Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko mozioa (2008AL050014).

Urko Lopetegi zinegotziak alkateak aurkeztutako mozioa irakurri du. Honela dio mozioak:

"Beste urte batez, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta, Lezoko Udalak salaketa egin nahi du eta biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

2008a hasi zenetik 5 emakume erail dituzte eta beste bat desagerturik dago. Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira. Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da. Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute...

Beraz, Euskal Herriko indarkeri sexistaren diagnosia osatu ahal izateko datu zehatzik ez badugu ere; aipaturiko datuak oinarri hartuta, emakumeon kontrako indarkeria gure herriko arazo sozio-politiko nagusia dela ondorioztatu dezakegu.

Instituzioen aldetik, emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartzeko martxan dauden lege, protokolo, orden eta akordio inter-instituzional, partzialak ditugu eta benetako konpromiso politikotan oinarritutako adierazpena plazaratzea beharrezkoa dugu.

Horren guztiaren jakitun, Lezoko Udal honek

  • Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktiboa egiten hastekoa, osoa eta koordinatua, eta hitzetik ekintzetara pasatzen hastekoa.
  • Indarkeria aurre egiteko politika integralari dagokionez, mota desberdinetako neurriak hartu beharko ditugu kontutan, besteak beste heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, eraso baten ondorengo neurri asistentzialak edota erantzun soziala artikulatzeari begirakoak.

Herritar guztiei, bereziki udalerriko neska eta mutilei, gaiaren inguruko agerraldietan egoteak duen garrantzia azpimarratu nahi die. Azaroaren 25era mugatu gabe, urte osoan zehar emakumeenganako Indarkeriaren aurkako ekitaldi guztietarako deia zabaldu nahi du."

Roberto Sánchezek udalak neurriak hartzeko egindako eskaerari buruz, alkateak datorren urterako Gizarte Zerbitzuetako lan ildoetako bat hau izango dela dio.

Bozketarik gabe, denen onarpenarekin adierazpen instituzionala onartu egin da.

12.- Pentsio osagarrien aldeko mozioa (2008AL050016).

Alkateak dio mozioa aurkeztu duen taldea bilkuran ez dagoenez eta inongo azalpenik eman ez dutenez, beraiek aurkeztutako eta defendatu behar zuten mozioaren eztabaida eta bozketarik ez dela egingo. Bilkuran diren zinegotzi guztiak ados daude alkateak erabakitakoarekin.

13.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Irati Aranburuk San Markos Mankomunitateko informazio eman du: urriaren hasieratik ez dela zabor gehiago isurtzen zabortegian, zabor guztia beste zabortegietara ematen delarik. Horrek kostea asko igo duela. Dio ere atez ateko zabor bilketa laster martxan jarriko dela Usurbilen.

Hirigintza Plan Orokorraren Abantze dokumentuaren tramitazioari buruz ere aritu da, jendaurreko epea amaitu dela aurkezpenak eta parte hartzea sustatu delarik.

Obren errepasoa ere egin du Irati Aranburuk, S-1eko urbanizazioa, Aralar kalekoak, ... . Altamirako adin txikikoen zentroaren inguruan dio, udala bitartekaritza lanetan aritu dela.

Jon Legorburuk Añarbek Errekalde bailarako ur hoditeria jartzeko 500.000 €tako obra egin aurretiko desjabetzak egiten ari dela dio.

Maria Pilar Legorburu zinegotziak Behemendikoekin batera Lezon egin direnak komentatu ditu: bidez bide taxi zerbitzua baserritarrei, desbroze lanak, herri bideetako bazterren garbiketa, belar bolak egiteko laguntza teknikoa eta ekonomikoa. Baserrien izenekin prestatutako seinalizazioa jartzea laster bukatuko dela dio.

Alkateak Euskal Fondoa bidez Lezok Cubako proiektu bat lagundu duela dio. Oarsotek, intserzioko enpresaren lanak teknikoen balorazio positiboa jaso duela dio alkateak.

Oarsoaldea eta udaletako kontuhartzaileek haren kontabilitatea eta auditoriak errepasatzen ari omen dira sortzen den remanente positiboaren nondik norakoak ulertzeko eta udalen ekarpenak haren arabera erabakitzeko. Bestalde Oarsoaldea S.A.k bere plan estrategikoa berri egingo duela dio alkateak.

Portuaren inguruko berriak ere eman ditu: Jaizkibia elkartearen plan estrategikoaren helburuetan adostasuna dagoela baina egin beharreko proiektutan ez. Portu Agintaritzan, onartu dutela Plan Estrategikoa, bere aurkako botoarekin, kanpoko kaia proposatzen delako, Lezoko herriarentzat eragin handia duena, beharrei erantzuten ez dien proiektua delako eta Pasaialdeako badiaren erregenerazio haren baitan jartzen delako. Portuko Plan direktorearen alternatibak datorren asteko kontseiluan aztertuko direla dio.

14.- Galde-eskeak.

Alkateak dio orain arte egin eta erantzun gabe zeuden galderen erantzunak idatziz emango dituztela eta akta honetan jaso:

2008AL070040

22. galdera: Lezoko Udal Batzarrerako Galdera aurkeztuz. EAJ-PNV udal taldearen izenean: Irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko dirulaguntzen ingurukoa.

Erantzuna: Ez da dirulaguntzarik eskatu ekintza konkretu hori ez zegoelako aurrekontuetan aurreikusia eta horrelakorik egitea ez delako aurtengorako programatu.(Aitor)

2008AL070039

21. galdera: Lezoko Udal Batzarrerako Galdera aurkeztuz. EAJ-PNV taldearen izenean: Mugikortasun segururako hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzei buruzkoa.

Erantzuna: Aipatu gaia inoiz ez da Udaltzaingotik bideratu. Aurrerantzean ikusi behar da diru-laguntza lortzeko ze baldintza dauden, eta horren arabera argitzea ze departamenduari dagokion tramitea egitea. (Segundo A. Garbizu. Udaltzainburua)

2008AL070038

20. galdera: Lezoko Udal Batzarrerako Galdera aurkeztuz. EAJ-PNV udal taldearen izenean: Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak egiteari buruzkoa.

Erantzuna: Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen kontura emango diren dirulaguntzak arautzen ditu, batez ere bere 7. eranskinean zuzenduta dagoen euskara erabilera soziala normalizatzeko udal planak egiteko eta 9. eranskinean zuzenduta dagoen alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera plana eta ikerketa proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak.

1) Aldizkariaren 7. eranskinean zuzenduta dagoen euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak egiteko eskaera 2008ko apirilaren 14ean tramitatu zen (ikus ondorengo orrian dauden dokumentuak). Diru-laguntza eskaera onartu eta esleitutako kopura 3.000 euro izan da).

Honen erreferentzia 2008/07/29ko Foru Aginduan ikus daiteke (Ikus ondorengo orrietan dagoen dokumentua).

2) Aldizkariaren 9. eranskinean zuzenduta dagoen alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera plana eta ikerketa proiektuak garatzeko

2.1.) Aldizkariak bere 9. eranskinaren 2. atalean hitzez hitz zer adio:

2. Onuradunak:

Laguntza hau jasotzeko gai izango dira:

  • - Gipuzkoako lurralde historikoak kokaturik dauden esparru sozio-ekonomikoko entitate juridikoa (hala nola elkarte profesionalak, enpresen antolakuntza eta sindikatuak), beren jarduera esparru propioan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko programak egiten badituzte.

2.2.) Beraz, teknikari honek adierazi behar du:

- Deialdiaren aipatu eranskinean Lezoko Udalak sartzerik ez du. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070037

19. galdera: Lezoko Udal Batzarrerako Galdera aurkeztuz. EAJ-PNV udal taldearen izenean Gizarteratze arloko programei buruzkoa.

Erantzuna: Lezoko Gizarte Zerbitzuak eskualdeko beste hiru udaletako gizarte zerbitzuekin batera gizarteratze batzordea osatua dugu Oarsoaldea S.A., eskualdeko garapen agentziarekin batera.

Zailtasunak eta bazterketa sozial egoeran dauden pertsonei zuzendutako bi gizarteratze tailer martxan dira eskualdean: Sortu eta Txertatu.

Bi tailer hauek aipatutako batzorde horren diagnosi eta lanaren ondorioz sortzen dira eta eskualdeko garapen agentziaren bidez kudeatzen dira.

Gizarteratze tailer hauek martxan jartzeko finantziazioa E. J.ren dirulaguntza agindu baten bidez lortzea aurreikusi zen (Agindua, 2008ko otsailaren 27koa, Justizia, lan eta gizarte segurantza sailburuarena, EAE gizarteratze arloan jarduerak egiteko diru laguntzak arautzen dituena).

Bi tailer hauen izaera eskualdekoa da eta dirulaguntza eskaera Lezoko Udalaren izenean Oarsoaldea S.A.k bideratzen du Eusko Jaurlaritzara. Bi tailer hauen kudeaketa ere Oarsoaldearen esku utzia dago. (Tokiko Gobernu Batzarra, ohikoa 2008-04-22. Erabakitzen da Oarsoaldea S.Aren esku uztea gizarteratze jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera eta ondoren jarduera horien antolaketa eta kudeaketa).

2008ko apirilak 16an egin zuen Oarsoaldea S.A. dirulaguntza eskaera Lezoko Udalaren izenean.

Lezoko Udalak, 2008ko abuztuaren 20an (2582 erregistro zbkia.) jaso du E.J. ebazpena, aipatutako Sortu eta Txertatu tailerrak martxan jartzeko guztira 44.000€ko dirulaguntza aitortuz.

2008ko urriak 9 ezkero bi tailerrak abian dira. (Nerea Azkue, gizarte langilea.)

2008AL070036

12. galdera: Udal Batzarrerako galdera. EAJ-PNV udal taldearen: Kultura Batzordeko partaidetzari buruz.

Teknikari honek zera adierazi behar du:

Erantzuna: Deialdia nola egin zen eta eman zen arazoa argitzeko teknikari honek bere unean telefonoz hitz egin zuen Kepa Garbizurekin. Beraz, afera argitua dagoelakoan dago.(Xanti)

2008AL070035

Plenoan jorratzeko gaia: Jauregi-Alde urbazizazio lanen inguruan zenbait galdera.

Erantzuna: Jauregialdeko obrak Izartu II programan sartuta daude. Porgrama hau berraztertu egin da eta 2010 urtean obra exekutatzeko aurreikuspena dago. Epe berri hori Eusko Jaurlaritzak onartu du. (Aitor)

2008AL070033

14.galdera Plenorako: 2007ko likidazioari buruz.

Erantzuna: Likidazio-dekretua 2008ko martxoaren 31koa da.

Udalbatzari kontu ematea, Kontu Orokorra onartzerakoan egin zen (2008/07/17), aldez aurretik Kontu Batzorde Berezian informaturik 2008/05/23an. (Pedro Etxarri, Kontu-hartzailea)

2008AL070032

56. galdera Plenorako : Etorkinen integrazioa garatzeko programak sortzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Etorkinen integraziorako dirulaguntzarik ez da eskatu Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik. Arrazoia: etorkinen inguruko errealitatearen diagnosirik ez dago, eta ez da detektatu behar edo arazo espezifikorik Lezoko Gizarte Zerbitzuetan.

(Nerea Azkue, gizarte langilea)

2008AL070031

55. galdera Plenorako : mugikortasun jasangarria sustatzeko programak aurrera eramateko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da eskatu aurtengo aurrekontuetan horrelako ekintza zehatzik ez delako aurreikusi eta aurtengorako ez delako horrelakorik programatu

2008AL070029

53. galdera Plenorako : merkataritza eremuak sustatzeko programetarako dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da dirulaguntzarik eskatu ez delako horretarako ekintzarik aurreikusi aurtengo ekitaldirako.

2008AL070028

52 galdera Plenorako: kultura ondasun historikoetarako tresnak lortzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da dirulaguntzarik eskatu ez delako horrelakorik egitea aurreikusi aurtengo ekitaldian.

2008AL070027

51. galdera Plenorako : Garapen sustagarria bultzatzeko programak egiteko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da diru laguntzarik eskatu ekintza horretarako ez delako aurrekontuetan diru gordailurik jaso eta ez delako sailean horrelakorik gauzatzea programatu. (Aitor)

2008AL070026

50. galdera Plenorako : Birgaitze integratutako eta degradatuak dauden areatan eraikinak berritzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da eskatu diru laguntza hau Lezoko Udalak ez dituelako betetzen eskatzen diren baldintzetako batzuk, esate baterako Birgaitze Integratuko Eremua deklaratua izatea.

2008AL070025

Plenorako galdera. 49: Babez zibileko taldeentzat materiala erosteko dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Lezon zegoen taldea desagertu egin zen. Beraz, diru-laguntza eskatzeko balditzak ez dira betetzen. (Segundo A. Garbizu. Udaltzainburua.)

2008AL070024

48. galdera Plenorako : babes zibileko taldea egiteko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Diru-laguntza lortzeko eskabiderik ez da egin. Babes Zibileko taldea desagertu egin zen. Beraz, diru-laguntza lortzeko baldintzak ez dira betetzen. (Segundo Á. Garbizu. Udaltzainburua)

2008AL070023

47. galdera Plenorako : dokumentu historikoak digitalizatzeko dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez dira eskatu.

2007ko dirulaguntza deialdia baliatuz artxibo historiko dokumentuak digitalizatu zirelako (2007ID500001).(Udal idazkariak.)

2008AL070022

46. galdera Plenorako : artxibo sistema hobetzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Ez da dirulaguntzarik eskatu.

Ez udal aurrekontuetan ezta egitasmoetan ez da aurreikusi diruz laguntzen den ekintzarik burutzerik. (Udal idazkaria. )

2008AL070021

45. galdera Plenorako: ura banatzeko sareentzako dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Diru laguntza hau Añarbek kudeatu du zuzenean mankomunitateko udalerri guztien ordez. Espedientea Añarbeko Mankomunitatean dago eta idatziak Hirigintza Departamentuan (Xabier Fdz Gorostiza)

2008AL070020

44. galdera Plenorako: musika ikastegiei dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Atxikita erantsen dut 2008-07-15ean Eusko Jaurlaritzaren Sarrera erregistroko zigilua duen dokumentuaren fotokopia adierazteko eskaria urtero bezala bideratu egin dela. Dokumentazio osoa ikusi nahi izanez gero, sailean dago. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070019

43. galdera Plenorako: ikus-entzuteko, dantza, antzerkia eta abar antolatzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Teknikari honek zera adierazi behar du:

  • 1. Aurtengoan ez da eskabiderik egin eta jarraian agertzen ditut egin ez izanaren arrazoiak
  • 2. Azken hiru urtetan Kultura Sailak antolatzen duen Dantza zikloa diruz laguntzeko eskaria Tomas Garbizu Musika Eskolak egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaltzen duen deialdiari erantzunez. Hau horrela egiteko prozedura, bere unean Xanti Espina eta biok horrela adostu genuelako da. Izan ere, deialdi bietara agertzea ez zuen emakida ekonomikoa hobesten eta Aldundikoari atxikitzea erabaki genuen.
  • 3. Bestelako zikloak ¾antzerkia eta musika ¾ esan beharra dago ez dugula antolatu. Bestalde, une honetan, azaroan, garatzen ari den Jazz zikloa Kutxak %100 finantzatua da. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070017

41. galdera Plenorako: liburutegietan teknologia berriak ezartzeko dirulaguntzak eskatu diren galdetuz.

Teknikari honek zera adierazi behar du:

Atxikita erantsen dut 2008-06-30an Eusko Jaurlaritzaren Sarrera erregistroko zigilua duen dokumentuaren fotokopia adierazteko eskaria urtero bezala bideratu egin dela. Dokumentazio osoa ikusi nahi izanez gero, sailean dago. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070016

40. galdera Plenorako: irakurzaletasuna sustatzeko dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Teknikari honek zera adierazi behar du:

Atxikita erantsen dut 2008-05-26an Eusko Jaurlaritzaren Sarrera erregistroko zigilua duen dokumentuaren fotokopia adierazteko eskaria urtero bezala bideratu egin dela. Dokumentazio osoa ikusi nahi izanez gero, sailean dago. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070015

39. galdera Plenorako: liburutegirako dirulaguntza eskatu den galdetuz.

Teknikari honek zera adierazi behar du:

Atxikita erantsen dut 2008-05-26an Eusko Jaurlaritzaren Sarrera erregistroko zigilua duen dokumentuaren fotokopia adierazteko eskaria urtero bezala bideratu egin dela. Dokumentazio osoa ikusi nahi izanez gero, sailean dago. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070014

38. galdera Plenorako: Berdintasunerako planak sortzeko dirulaguntzarik eskatu den galdetuz.

Erantzuna: Berdintasun planik egiteko dirulaguntzarik ez da eskatu Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik. Arrazoia: gizarte zerbitzuen helburuen artean dago baino ez da zehaztu oraindik lan plangintzarik. (Nerea Azkue, gizarte langilea).

2008AL070013

37. galdera Plenorako : etorkinak harrera sarean sartzeko dirulaguntzak eskatu diren galdetuz.

Erantzuna: Etorkinen harrera sarea osatzeko dirulaguntzarik ez da eskatu Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik. Arrazoia: etorkinen inguruko errealitatearen diagnosirik ez dago, eta ez da detektatu behar edo arazo espezifikorik Lezoko Gizarte Zerbitzuetan.Nerea Azkue, gizarte langilea.

2008AL070011

34. galdera Plenorako: hirigintzako udal plangintzarako dirulaguntzak eskatu diren galdetuz

Erantzuna: Bai eskatu da dirulaguntza hori. Espedientea Hirigintzan Departamentuan dago

2008AL070009

31. galdera Plenorako: Udaltzaingoak asteburuetan zenbat isun jarri dituen galdetuz.

Erantzuna: Joan den irailaren 30ean, trafiko isun kopuruari buruz, 3067 zenbakiarekin erregistratutako idatziari erantzunez, hona eskatutako datuak:

(Kontutan hartu gauez ez direla isunik jartzen, infrakzioa larria edo oso larria ez denez)

2008ko ekainaren 21 eta 22an : 14 isun jarri ziren.

" " 28 eta 29an : 16 " "

Ekainan jarritako isun kopurua: 126

2008ko uztailaren 5 eta 6an : 6 " "

" " 12 eta 13an : 2 " "

" " 19 eta 20an : 8 " "

" " 26 eta 27an : 1 " "

Uztailan jarritako isun kopurua: 49

2008ko abuztuaren 2 eta 3an : 0 " "

" " 9 eta 10ean: 1 " "

" " 16 eta 17an: 2 " "

" " 23 eta 24an: 0 " "

" " 30 eta 31ean: 0 " "

Abuzutan jarritako isun kopurua: 17

2008ko irailaren 6 eta 7an: 2 " "

" " 13 eta 14an: 3 " "

" " 20 eta 21ean: 2 " "

" " 27 eta 28an: 1 " "

Irailan jarritako isun kopurua: 39

(Segundo Á. Garbizu, Udaltzainburua.)

2008AL070008

30. galdera Plenorako: Euskara biziberritzeko planak egiteko dirulaguntzak.

Erantzuna: Lezoko Udalak ezin izan zuen eskabiderik egin deialdi horretan EBPN-n sartu gabe dagoelako.

EBPN-n sartzeko lehendabizi Udalak eskaera egin behar dio Hizkuntza Politikarako Sailordetzari eta ondoren prozesu luze bezain konplexuari ekin behar zaio.

Prozesu horretan gabiltza. EBPNn parte harzteko eskaera 2008ko apirialren 21ean egin zen.

2008ko maiatzaren 14ean Lezoko Udaleko arduradun politikoak eta arloko teknikariak, Hizkuntza Politikarako Sailordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria den Joseba Lozanorekin bildu ziren, prozesuak eskatzen duen hurrengo urratsari aurre eginez.

Horren ondoren aipatu bi administrazioetako teknikariak (Lezoko Udala eta Eusko Jaurlaritza) urrats teknikoei aurre egiteko bilerei ekin zitzaien. EBPNren arlo teknikoaren aldaketekin zebiltzala eta, itxaroteko eskatu zuten, EBPNn erabiltzen den aplikatiboa aldatzeko asmoa zutelako. Azaroaren hasieran iritsi da aplikatibo berrirako egin behar zituzten aldaketen berri, beraz, berriro berrekingo zaio EBPNn sartzeko prozesuari.

Guzti honen ondorioz, zera esan behar da, galderan aipatzen den deialdian eskabiderik ez egiteko arrazoia oraindik EBPNn sartu gabe egoteagatik dela.

Behin EBPN-parte hartzeko prozesua amaituta datozen deialdietarako eskabideak egiteko eskubidea izango dugu. (Xanti Val)

2008AL070007

29. galdera Plenorako: nekazaritza azokak egiteko dirulaguntzak.

Erantzuna: Ez da dirulaguntzarik eskatu horrelako ekintzarik ez delako aurreikusi aurtengo ekitaldirako.

2008AL070006

28. galdera Plenorako: gazte ekipamenduetarako dirulaguntzak.

  • 1. Aipatu egunean ez zela Aldizkari Ofizialarik argitaratu Gipuzkoan. Eskarian bertan egiten den beste aipamenari esker eta horri jarraiki, hau da, "(...)Diputatu Kontseiluak, otsailaren 26an hartutako akordioa..." topatu dut ikuskatzeko aipatu dirulaguntza-ildoa.
  • 2. Galderaren helburuari zuzenki erantzunez zera esan behar dut:
  • a. Lezoko Udalak ez du eskabiderik egin.
  • b. Deialdian agertzen ziren helburuak ez zetozen bat gazteria arloan udalak une honetan dituen asmoekin. Izan ere, Lezok une honetan dituen ekipamendu eta beharretarako egina ez da, eta udalak une honetan jorratu nahi duen lan ildoa gazteen parte hartze zuzena bultzatzeari bideratua dago.
  • c. Beraz, Aldundiaren lan-ildoa egokia eta interesantea da baina Lezori oraindik orain ez dio harrapatzen. Horren aurreko hastapenen lanetan baikara.
  • d. Helburu garbirik eta estrategia zuzenekin ez duen eraikin berriak egiteari udalak ez zion lehentasuna jarri. Bai aldiz gazte eta nerabeekin hitz egiteari, talde sortzeari eta ondorioz balizko plana diseinatzeari. Horren harira etorriko da aurreikuspen presupuestario egitea eta honelako dirulaguntzetan sartzeko eskaria egitea.(Xanti Val Zabaleta)

2008AL070005

27. galdera Plenorako: gazteen artean praktika onak sustatzeko dirulaguntzak.

  • 1. Udalak ez du eskabiderik egin.
  • 2. Deialdian agertzen ziren helburuak ez zetozen bat gazteria arloan udalak une honetan dituen asmoekin. Izan ere, udalak ez du helburu horretara bideraturiko egitasmorik.
  • 3. Helburu garbirik eta estrategia zuzenekin ez duen ikerketa edota garapen-proiekturi egiteari udalak ez zion/dio lehentasunik eman. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070004

26. galdera Plenorako: turismo jarduerak sustatzeko dirulaguntzak

Teknikari honek zera adierazi behar du:

  • 1. Ez da eskabiderik egin.
  • 2. Deialdi oso zehatzak eta espezifikoak salbu ¾kostako Done Jakueren bidea markatzeko kasu¾ udal honek ez du inoz eskabiderik bideratu. Turismoari buruz Lezoko Udalaean ez da inoiz plangintzarik egin, ondorioz arloa garatuko duen egitasmorik ez dago eta egin diren guztiak ¾asko hala gutxi¾ Oarsoaldeko Garapen agentziatik bideratu dira. (Xanti Val Zabaleta)

2008AL070002

24. galdera Plenorako: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduretarako diru-laguntzak.

Erantzuna: Berdintasun jarduerak egiteko dirulaguntzarik ez da eskatu Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik. Arrazoia: gizarte zerbitzuen helburuen artean dago baino ez da zehaztu oraindik lan plangintzarik. (Nerea Azkue, gizarte langilea.)

Alkateak, gogoratu du gaur, abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna eta Nafarroaren eguna ospatzen direla. Gaur euskararen eguna izaki eta atzo lezoarrei aurkeztu genien berria zuei ere zabaltzeko asmotan, Kontseiluak egindako udalaren hizkuntza politikoaren balorazioa.

Badira urte batzuk Udalek euskararen hizkuntz politika areagotu zezaten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eragite lanari ekin ziola. Horretarako metodologia erraza erabiltzen dute:

1) Udalen hizkuntza politika parametro objektiboez neurtzen dute eta neurtutako indikatzaile batetara ekartzen dute (0tik 10era bitarteko puntuazioarekin baloratzen dute udal bakoitzak aplikatutako euskararen aldeko hizkuntz polítika.).

2) Kontseiluak hitzarmen bat sinatzen du udalarekin urte batzuk beranduago 2. neurketaldi bat egiteko. Ondorioz, Udalaren konpromisoa da indikatzaile hori hobeagotzea.

Euskal Herri osoko 120 herriri egin die Kontseiluak neurketa. Horietatik 66 10.000 biztanletik gorakoak. Hona hemen atzo Udalak Kontseiluarekin batera neurketaldiaren emaitzak emateko egindako aurkezpenean lezoarrei erakutsi zitzaiena.

Euskal Herri mailan

Herria

Puntuazioa

Herritarren euskararen

Ezagutza

1. Zestoa

9,62

% 95.5

2. Azpeitia

8,82

% 94.7

3. Lekeitio

8,75

Eguna