2009.eko Apirilaren 8ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko apirilak 8, asteazkena, 17:00etan eratu da OSOKO UDALBATZA, Apartekoa egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano eta Jaione Lekuona Irazusta.

Ez dira bilerara etorri, Irati Aranburu Salaberria, Silbia Folgueira Fernández, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria lanetan Aitor Iztueta.

1.- Udal Jabegoko lursailaren azalera eskubidearen salmenta berresteko proposamena: 107 Poligonoko 2B lursaila (2009H0380001).

 

Zuzenketa bat egin da, 2B partzela beharrean 2A partzela da, txostenean jartzen duen moduan.

Jon Legorburuk azaldu du proposamena, honela dio:

 

Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2 A lursailaren jabea da.

Aipatu lursaila, 1.519 m2ko azaleraduna da, lur hiritargarria bezala sailkatua eta industri erabilerara xedatua.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa eta kasu honetan eraikitzeko lanak egiteko gehienezko epea.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 112 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik bestalde ondare ondasunak besterentzerakoan kontratuak bere prestakuntza eta esleipenari dagokionean kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Halaber Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 118 artikuluak agintzen duen moduan besterendu nahi del lursailaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera lursailak 1.001.780,50 euroko prezioa du BEZ GABE.

Horrela, Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 4.1.p) eta 5 artikuluaren arabera higiezin baten salmenta kontratu pribatu bat da, eta lege beraren 20 artikuluaren arabera kontratu pribatuen prestakuntza eta esleipenari dagokionean lege horren arabera bideratuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 93 eta hurrengo artikuluek zein 122 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda Lezoko Udalak 2009ko martxoaren 10an egindako Tokiko Gobernu Batzordean ondorengo akordioa hartu zuen:

"BAT: Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2A lursailaren azalera eskubidearen salmenta Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez.

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea."

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko martxoaren 24an, 55 zenbakidun alean. Iragarki honen arabera eskaintzak aurkezteko azken eguna iragarkia argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita 26 egun natural zenbatuta suertatzen dena da, hau da, apirilaren 20a ( 19a igandea delako).

Lursail honen balioa 1.001.780,50 eurokoa denez, BEZ GABE, udal aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino handiagoa da beraz, 7/1985 Tokiko Erregimenaren Oinarrizko Legearen 22.1 o) artikuluaren arabera Osoko bilkurari dagokio, ehuneko hori gainditzen duten balioa duten higiezinen besterentzea, nahiz eta kasu honetan gertatzen den moduan besterentze hori indarrean dagoen udal aurrekontuan aurreikusia egon.

Hori dela eta hona proposamena:

BAT: Lezoko Udalak 2009ko martxoaren 10an egindako Tokiko Gobernu Batzordean harturako akordioa, 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2.A lursailaren azalera eskubidearen salmentaren ingurukoa, berrestea.

BI: Akordio honen iragarkia bidaltzea Gipuzkoako Aldizkari ofizialera, eskaintzak aurkezteko epe berri bat emanez, hain zuzen ere iragarkia argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita 15 egun naturaleko epea.

Aho batez berretsi da proposamena, aldeko 6 botorekin.

 

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 17:10etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.072tik 761.073ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna