2009.eko Maiatzaren 12ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko maiatzaren 12, asteartea, 19:30, eratu da OSOKO UDALBATZA, Apartekoa egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca eta Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín.

Ez dira bileran izan Silbia Folgueira Fernández eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Alkateak dio aparteko osoko bilkura egin beharra zegoela ekainaren 7an izango diren Europako Parlamenturako Hauteskundeetan hauteskunde-mahaietan egongo direnak izendatzeko. Deialdia eta bilkura aprobetxatu da landuta zeuden osoko bilkurako beste gai batzuk ere gai zerrendara gehitzeko.

1.- Sivia Folgueira Fernandezen zinegotzi karguaren errenuntziaren kontu hartzea (2009ID280001).

Silvia Folgueira Fernandezek martxoaren 27an zinegotzi karguari uko egiten dion idatzia erregistratu zuen udalean eta Osoko Bilkurak errenuntziaren kontu hartu du. Zinegotzi berriaren izendapena egiteko tramiteak hasiko dira orain.

2.- Lezoko Arau Subsidiarioen 5 Poligonoari dagokion antolakuntza xehatuaren elementuen aldaketa espedienteari behin betiko onarpena ematea onartzeko diktamena (2009H0310001).

 

Jon Legorburuk Hirigintza Batzordearen diktamena azaldu du. Honela dio diktamenak:

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 10ko Tokiko Gobernu Batzordean Lezoko 5 poligonoan Arau Subsidiarioetako antolamendu zehatzaren zenbait elementu puntualki aldatzeko dokumentuari haserako onarpena eman zion.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko martxoaren 2an 40 zenbakidun alean. Prentsa idatzian eta Lezoko Udaleko web orrialdean ere argitaratu zen akordio hau.

Onarturiko dokumentuan jendaurrean egon den 20 eguneko epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Laburbilduz, gogoratu, espediente honetan proposatzen diren aldaketak ondorengo hauek direla:

Lezoko Arau Subsidiarioetako 5 poligonoan 100 etxebizitza aurreikusten dira. Poligono hau lur hiritar finkatuan kokatzen da eta aipatu 100 etxebizitza horiek jada eraikiak eta legeztatuak daude.

Dokumentu honen xedea, indarrean daude Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 5. poligonoan aurreikusitako etxebizitzen gehienezko kopurua aldatzea da, etxebizitzen gehienezko kopuru hori 100dik 120era arte gehituz.

Antolamendu xehatuaren elementu bat aldatzea da, hiri-lurzoru kontsolidatuan kokaturiko esparru batean etxebizitzen kopurua aldatzea besterik ez den heinean, antolamendu estrukturalaren zehaztapenei buruzko eraginik izan gabe, esaterako, eraikigarritasun urbanistikoa e.a.

AZTERKETA JURIDIKOA

2/2006 legearen bigarren xedapen iragankorra arabera egiturazko antolamendu eta antolamendu xehatuko zehaztapenei buruz lege horretan ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango da, legea indarrean sartzen denetik aurrera, hau da 2006ko irailaren 20a, indarrean dauden arau eta planetarako.

Horrela aipatu legearen 53 eta 56 artikuluek xedatzen dute egiturazko antolaketa eta antolaketa urbanistiko xehekatua.

Aurkeztu den Arau Subsidiarioaren moldaketan, aldatzen diren zehaztapenak, hau da, etxebizitza kopurua (eraikigarritasuna mantenduz). 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintza Legean aurreko legedian ez bezala etxebizitza kopurua ez da jada hirigintza estandar bat. Egungo legediaren arabera eraikigarritasun da erreferentziazko estandarra besteak beste, eremu horretan bertan aurreikusi beharreko beste tokiko sistemarako zuzkidurak, gune libreak e.a kalkulatzeko. Beraz, txosten hau izenpetzen duen iritziaren arabera, eraikigarritasuna aldatu gabe etxebizitza kopurua antolaketa xehatuen elementuen Arau Aldaketa baten bitartez handitzea bat dator egun indarrean dagoen Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 56.1.l) artikuluaren zehaztapenekin.

Bestalde dokumentuaren izapidetzeari dagokionean 2/2006 legearen 95, 96 eta 97 artikuluen eta 105/2008 Dekretuaren 30 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2009ko maiatzaren 06an egindako batzarraldian Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaolaren, aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu Azkueren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioen 5 Poligonoari dagokion antolakuntza xehatuaren elementuen aldaketa espedienteari behin betiko onarpena ematea.

BI: Dokumentu honen edukia, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzea.

 

Kepa Garbizu ez dago ados. Bere ustez erabaki honen bidez, auzoa masifikatzeko arriskua dago. Etxebizitza kopurua gehitzeak berarekin behar luke beste oinarrizko kontu batzuk gehitzea (aparkalekuak, lorategiak, jolastokiak, ...) bizi-kalitatea galdu ez dezan. Horregatik dio ez dutela alde bozkatuko.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio abstenitu egingo dela. Bere ustez, etxebizitza beharra asetzeko benetako neurria ez da proposamenean egiten den moduko mikrourbanismoa egitea, baizik eta hirigintza plan orokorra onartzea, Lezon, zoritxarrez, urte askoz atzeratzen ari dena.

 

Idazkariak argitu du diktamena onartzeko beharrezkoa dela gehiengo osoaren onarpena. Bozketa egin da eta diktamena onartu da gehiengo osoaren aldeko botoekin: zazpi boto aldekoak izan dira, hiru aurkakoak (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena) eta abstentzio bat (Mikel Antxon Arrizabalaga).

 

3.- Lezoko Udaleko langileen lan baldintzen inguruko akordio eta hitzarmena onartzeko diktamena, 2008. eta 2009. urteetarako (2008PE290002).

 

Jon Legorburuk Barne Batzordearen diktamena azaldu du. Honela dio diktamenak:

2008ko irailaren 22an EUDELek eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, Euskadiko Tokiko Erakundeetako langileen Lan Baldintzak Arautzen dituen hitzarmena, 2008, 2009 eta 2010. urterako baliagarria izango dena, izenpetu zuten (Udalhitz). LAB sindikatuak, Lezoko Unibertsitateko Udal honetan ordezkaritza duen sindikatu bakarrak, ez zuen aipatu hitzarmena sinatu.

Azken hilabete hauetan, Udaleko ordezkaritza sindikalak zenbait akordio proposamen aurkeztu ditu udal langileentzat, eta horietan, UDALHITZ testuaz gain, Lezoko Udalak eta ordezkaritza sindikalak azken urteetan zehar hitzartutako hobekuntzak jasotzen dira. Era berean proposamen horretan, beste zenbait hobekuntza jasotzen dira, udal ordezkaritzarekin negoziazio gai izan direnak eta 2008 eta 2009. urterako aplikagarriak izango direnak.

Azkenik, Gobernu Talde honetako ordezkaritzak, eta Enpresa Komitearen ordezkaritzak, 2009ko apirilaren 16an egindako bileran, Lezoko Udaleko langileen lan baldintzei buruzko hitzarmena adostu zuten, 2008. eta 2009. urteetarako baliagarria izango dena.

Barne Batzordeak, 2009/05/06an egindako bileran, Haritz Salaberria eta Jon Legorbururen botoa alde dela eta Roberto Sánchezen abstentzioarekin, hurrengo akordioa diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Lezoko Udaleko Langileen lan baldintzen inguruko akordioa eta hitzarmena onartzea, 2008. eta 2009. urteetarako baliagarriak izango direnak.

 

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Jon Legorburuk 2008 eta 2009 urteetarako enpresa komitearekin adostutako lan hitzarmenaren edukia azaldu du: 1) interinidadea erdiesteko neurriak: a) aspaldi egin gabeko lan eskaintza publikoa (bertan bi udaltzain, arkitekto bat eta elektrikari bat aukeratzeko prozedura hasi da), b) administrari eta etxez etxeko langileen lan poltsak osatuko dira); 2) pribatizazio ekiditeko neurriak eta 3) soldata igoerak (2008.urterako KPI (%4,2) + %1, horietatik %3 proportzionala eta %2,2 lineala eta 2009. urterako KPI (%1,4) + %1, horietatik %1,4 proportzionala eta %1 lineala.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ondo dagoela lan baldintzak hobetzea, baina udala ez dela uharte bat eta bere inguruan gertatzen ari dena kontuan izan behar duela. Ikuspuntu horretatik 32 ordutako lan astea jasan ezina ikusten du eta horregatik abstenitu egingo omen da.

Kepa Garbizuk udal kontuhartzailearen txostena eskatu du. Txosten horrek argitu beharko luke onartzera ekarri den proposamena udal arrrekontuen arabera ordaindu ahal daieteken, eta ordainketa aurreikusitako datetan egin daiteken. Bestalde, bere desadostasuna azaldu du interinidadea erdiesteko aipatutako neurriekin: udal plantillan ezin direlako eduki gremio guztiak eta zenbaitetan azpikontratazioaren irtenbidea ona delako. Modu horretan, askotan bakarrik aritu ezingo duen elektrikari bat plantillari gehitzea egungo brigadaren funtzionamenduan oztopo izango dela dio. Berdin dio arkitekto bat kontratatzeko erabakiarekin, bere lana burutzeko nahiko azpiegitura ez lukeelako eta proiektuak kanpora agintzen jarraituko delako.

Alkateak dio udal kontuhartzailearen txostenik ez badago ere, kontsulta egin zaiola eta udal aurrekontuak egiterakoan igoera hauek kontutan izan zirela dioela.

Bozketa egin da eta diktamena onartu egin da aldeko sei botoekin, aurkako hiru (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena) eta bi abstentzio (Irati Aranburu eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

 

 

4.- 2009ko aurrekontuaren aldaketa onartzeko diktamena: Transferentzia 030002 (2009KO020002).

 

Alkateak Ogasun eta Kontuetako Batzordearen diktamena azaldu du. Honela dio diktamenak:

Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2009ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2009ko apirilaren 15eko D09/000291 dekretuaren bidez hasia, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2009ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaola zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30002/2009, 2009-04-15ekoa eta zenbatekoa 156.000€."

 

PARTIDA

AZALPENA

FUNTZIONALA

GEHITU

GUTXITU

Kreditu Ret.

338

Elkarteen Lokalen Mantenua

449.00

 

136.000

Rtc 1-2009

361

Proiektu idazketa

432.00

136.000

 

 

356

Ur Kontagailu digitalizatua

441.00

 

20.000

Rtc 2-2009

215

Proiektu idazketa

422.00

20.000

 

 

 

GUZTIRA

 

156.000

 

156.000

 

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zapi botoekin, aurkako hiru botokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena) eta abstentzio batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga).

5.- Egungo zorra berriro finantzatzeko mailegu kontratuaren proiektua onartzeko diktamena.

 

Alkateak Ogasun eta Kontuetako Batzordearen diktamena azaldu du. Baita ere dio diktamena onartuko bada gehiengo osoaren aldeko botoa behar duela. Honela dio diktamenak:

Entitate honek, gaur egun duen zorra berriro finantzatzea komenigarri ikusten du.

Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2009ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaola zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Kutxarekin egun dugun zorra berriro finantzatzeko mailegu kontratuaren proiektua onartzea.

Berriro finantzatuko beharreko egungo zorraren ezaugarriak ondorengoak dira:

ZENBAKIA

PRINTZIPALA

INTERESA

ZORRA

2518220203

1.416.352,27

0,80%

1.392.018,61

2518841313

815.000,00

0,94%

815.000,00

2516561491

2.419.598,52

1,03%

2.321.087,03

MAILEGUAREN DATUAK 1

Helburua: Berriro finantzatzea

Entitate finantzarioa: Kutxa

Zenbatekoa: 4.528.105,64

Amortizazio epea: 11 + gabealdi epea: 0 = guztira 11 urte

Interes tasa: Euribor + 1,50

Konputatzeko interes tasa (*): 2,91

Ordaintzeko maiztasuna: hiruhilekoa

BI: Erabaki hau jendaurrean ikusgai jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki taulan, 15 eguneko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

HIRU: Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena eskatzea, hari baitagokio kreditu eragiketei buruzko tutoretza, Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzko 11/1989 Foru Arauak 52. artikuluan jasotakoaren arabera."

Alkateak dio diktamenean jasotako interes tipoa gehiegizkoa dela. Hau da, Kutxarekin aipatu interesa jaisteko negoziazioetan ari direla. Erabaki honek Aldundiaren ongi emana behar duela aipatu du alkateak.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio abstenitu egingo dela maileguen epeak asko luzatzen direlako eta proposatutako interes tipoa gaur egungoak baino garestiagoak izan daitezkeelako.

Bozketa egin da eta diktamena onartu da gehiengo osoaren aldeko botoekin. Alde hamar boto izan dira eta abstentzio bat (Mikel Antxon Arrizabalagarena).

6.- 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundetarako mahaien osaketarako zozketa (2008ID250002).

INE erakundearen Conoce aplikazio informatiko bidez egin da zozketa, eta proiektore eta pantaila bidez jarraitu eta ezagutu dira emaitzak. Hauteskunde-batzordera igorriko dira eta ondoren jakinarazpenak egingo dira.

Kepa Garbizuren galderari erantzunez idazkariak dio mahietara agertzen ez direnen kasuetan, horren berri ematen zaiola hauteskunde-batzordeari eta hark epaitegiko fiskalari.

 

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:20tan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.076tik 761.081era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna