2010.eko Uztailaren 14ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2010eko uztailaren 14ean, asteazkena, 20:20ean, eratu da EZOHIKO OSOKO UDALBATZA, egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca eta Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín.

Ez da bileran izan Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Kepa Garbizuk galdetu du posible ote den deitua dagoen bilkura baten ordua aldatzea, eta legeak hori egitea baimentzen duen. Idazkariak dio deialdia egin ondoren deialdia egin duen alkateak berak erabaki eta jakinarazi diela bilkura-kide guztiei bileraren ordu aldaketa. Prozedura zuzena dela iruditzen zaiola.

Alkateak dio deialdia egin ondoren zinegotzi batzuk garaiz etortzeko arazoak zituztela eta bilera ordua atzeratzea erabaki zuela.

Jesus Mari Martiarena haserre da, lehenik, bilkura ordua atzeratu egin delako eta, bigarrenik, alkateak orduan hasi ez duelako. Guztia errespetu falta dela dio eta protesta bezala bilkuratik alde egingo duela. Hori esan eta joan egin da aretotik.

1.- S-1 Sektoreko plan partzialaren 2. aldaketa behin betikoz onartzeko diktamena (2010H0410001).

Jon Legorburuk Obra, Hirigintza eta Zerbitzuetako Batzordeak onartutako diktamena aurkeztu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

"Lezoko Udalak, 2010eko maiatzaren 4an Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren bidez, hastapenez onartu zuen S-1 Sektoreko Plan Partzialaren 2. aldaketaren proiektua.

Laburbilduz Zatikako Plan honen moldaketan proposatzen diren aldaketak ondorengo hauek dira:

Erabaki honen iragarkia jendaurrean jarri zen 2010ko maiatzaren 20an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian.

Plan Partzialaren aldaketa hau Jendaurrean egon den epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Hori dela eta 2/2006 Legearen 95 eta 96 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2010eko uztailaren 7an egindako ezohiko batzarraldian Jon Legorburu, Haritz Salaberria eta Iñigo Esnaolaren, aldeko botoarekin eta Jesús Mª Martiarenaren abstentzioarekin,

Diktamenatzen du:

BAT: S-1 Sektoreko Plan Partzialaren 2. aldaketa behin betikoz onartzea.

BI: Akordio hau eta aldaketaren testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Kepa Garbizuk dio ezin dela diktamena ulertu, aldaketaren arrazoiak ez direla jasotzen. Irakurri gabe sinatu izana leporatu dio batzordeko lehendakaria den zinegotzi delegatuari.

Baita ere dio, ezezko botoa emango dutela bere egunean Construcciones Sukiak proposatutako aldaketari ezezkoa emateko eman zituzten arrazoi berdinengatik.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin eta hiru abstentziorekin, Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalagarenak.

2.- 27. planeamenduko (Papresa) Arau Subsidiarioen aldaketa behin behinekoz onartzeko diktamena (2009HO310003).

Jon Legorburuk, diktamena azaldu eta onartzeko eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

"Lezoko Udalak 2009ko uztailaren 3an buruturiko Osoko bilkuran, Lezoko Arau Subsidiarioen 27 zenbakidun aldaketa, Papresa SAUren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industriala klasifikatzeko eta sailkatzeko formulatzea eta idaztea erabaki zuen Papresa SAU aurkezturiko dokumentua kontuan izanik.

Halaber, Babes zibil, ingurugiro, kultur ondare eta natur ingurunean eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren organoei bere ordenamenduarengatik errespetatuak izan behar duten ingurugiro, kultur ondare eta natur ingurunearen baldintzatzaileen eta egon litezkeen arriskuen berri eskatzea ere erabaki zen, behar bezalako justifikazio tekniko eta juridikoekin bi hilabete gaindituko ez dituen epean.

Azkenik, Osoko bilkura honetan espedientean dagoen Hiritarren Parte Hartze Programa onartzea ere erabaki zen.

Lezoko Udalak 2009ko uztailaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiari Planeamenduko Arau Subsidiarioen 27. aldaketari buruzko erreferentzi txostena eskatuz idatzia igorri zion aldaketaren inguru eraginaren ebaluazio konjuntoaren hasiera komunikazioaren ale bat bateratuz

2009ko irailaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak idatziriko espediente honi dagokion Erreferentziazko Txostena jaso ondoren Papresa S.A.U.ren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industrialaren klasifikazioa eta sailkapenari dagokion Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 27 zenbakidun aldaketaren lehen planeamendu dokumentoa eta inguru eraginaren ebaluazio bateratuaren azterketa bidali zizkion Lezoko Udalak 2009ko azaroaren 25an Gipuzkoako Four Aldundiari, (euskarri grafikoan eta CDan) dagokion ingurumen eraginaren aurretiazko txostena eskatuz.

183/2003 Dekretuaren 18 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik Ingurumen-organo eskudunak ingurumen gaineko eraginaren atariko txostena emango du bi hileko epea. Epe hori toxena egin gabe igarotzen bada, prozedurak aurrera jarraitu ahal izango du.

Lezoko Udalak 2010ko otsailaren 3ko osoko bilkuran 27. zenbakidun arau aldaketari haserako onarpena ematea erabaki zuen.

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu zen 2010eko martxoaren 1ean, prentsa idatzian ere argitaratu zen.

2010 martxoren 4ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendari Nagusiak bidalita aipatu arau aldaketaren ingurumen eraginaren aurretiko txostena jaso zuen Lezoko Udalak.

Espedientea jendaurrean egon den 45 egunetan 2 alegazio aurkeztu dira.

Bestalde Lezoko Udalak haserako onarpena jaso zuen dokumentua igorri zien arloka eskumenak dituzten administrazio publikoei bere ezagutzarako eta txostenak egin ahal izateko.

Horrela, ondorengo administrazio publikoek igorri dute txostena: Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak".

Bestalde Lezoko Udalak onarturiko Parte hartze programa nola garatu den adierazten duen memoria dago espedientean.

Aurkezturiko alegazioei talde idazleak egin duen txostena kontuan izanik, aldi berean, Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontutan izanik eta 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 90 artikuluak eta 103 eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena eta aipatu lege hori garatzen duen 105/2008 Premiazko Neurrien Dekretuaren 30 eta hurrengo artikuluek xedatzen duena kontuan izanik, era berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako ezohiko batzordeak 2010eko uztailaren 7an egindako ezohiko batzarraldian Jon Legorburu, Haritz Salaberria eta Iñigo Esnaolaren, aldeko botoarekin eta Jesús Mª Martiarenaren abstentzioarekin,

Diktaminatzen du:

BAT: Aurkezturiko alegazioei talde idazleak idatziriko txostenaren arabera erantzutea.

BI: Lezoko Arau Subsidiarioen 27 zenbakidun aldaketari, Papresa SAUren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industriala klasifikatzeko eta sailkatzeko, behin behineko onarpena ematea onarturiko alegazioak, hirigintza teknikariren txostenak eta arloka eskumenak dituzten administrazio publikoen txostenen edukiak dokumentuan eragiten dituzten aldaketekin.

HIRU: Akordio hau eta onarturiko dokumentua Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeari dokumentua igortzea txostena egin dezan.

LAU: Akordio hau eta onarturiko dokumentua, Gipuzkoako Foru Diputazioko Garapen Jasangarriko Departamentura bidaltzea, ingurune-inpaktuari buruzko behin betiko txostena egin dezan eskatuz."

Mikel Antxon Arrizabalaga diktamena oso generikoa dela kexatu da. Esate baterako, ez omen dira zehazten arloka eskumenak dituzten administrazio publikoen txostenen edukiak, eta, ondorioz, ezta dokumentuan eragiten dituzten aldaketak ere. Jon Legorburuk erantzun dio batzordeak horretarako egiten direla.

Kepa Garbizuk dio deialdiko aztergaiaren titulua ulertezina dela, Arauen 27. aldaketa dela zehaztu beharrekoa, diktamenak egiten duen bezala.

Kepa Garbizuk dio mantentzen dituzten egindako alegazioen irizpideak, eraikinaren inpaktua dezentekoa izango delako, bidea moztu egingo duelako, aparkalekuak N-1ean segituko duelako eta herri bidea galdu egingo delako.

Jon Legorbururi iruditzen zaio ondoren dagokion tramitean Aldundiak zuzenduko dituela zuzentzekorik balego.

Diktamina bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin, aurkako birekin (Kepa Garbizu eta Enrique Figueroa) eta abstentzio batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga).

Bozketa honen ondoren Irati Aranburu zinegotziak osoko bilkura utzi du. Orain bilkura bederatzi zinegotziz osatua dago, alkatea eta zortzi zinegotzi.

3.- 2009ko Kontu Orokorra onartzeko proposamena (2010KO080001).

 

Alkateak aurkeztu du proposamena. Esan du Ogasun Batzordean aztertu eta diktaminatu ondoren, jendaurrean egon dela espedientea eta ez dela inongo alegaziorik edo erreklamaziorik erregistratu. Honela dio erabaki proposamenak:

"Kontu eta Ogasuneko batzordearen lehendakariak eman du 2009ko Kontu Orokorraren espedientearen berri.

Espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, udalbatzari proposatzen dio 2009. ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena."

Mikel Antxon Arrizabalaga proposamena onartzearen aurka azaldu da, ez duelako ondo islatzen udalaren errealitate ekonomikoa. Adibidez, hirigintzako diru sarrera asko gastu korrientera bideratu izana salatu du, legez beste izaerako gastuetara zuzendu behar zirenean.

 

Kepa Garbizuk, dio ohikoa izan dela bere taldeak kontu orokorraren alde bozkatzea. Baina aurten ez dela hori gertatuko esan du. Iaz aurreikusitakoa baino gutxiago ingresatu eta aurreikusitakoa baino gutxiago gastatu zela dio, eta inondik inora ezin omen da izan gestio onaren adierazle. Soberakin positiboari argazki finkoa ateratzea eta haren emaitza positiboaz baliatzea "autobonboa" egiteko ariketa bat izan dela dio.

Alkateak dio jendaurreko epean ez dela izan inongo alegaziorik. Bat dator udalaren egoera ekonomikoa ez dela erraza aitortzerakoan, eta horregatik neurriak hartu direla dio. Iazko defizita zela eta, EAJ alderditik prentsan egindako erasoarekin parekatu du aurten gobernu taldeak emaitza onak izan direnean egindako "autobonboa".

 

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko sei botorekin, aurkako bat (Mikel Antxon Arrizabalaga) eta bi abstentziorekin (Kepa Garbizu eta Enrique Figueroa).

4.- Altamira auzoan aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantzaren azken xedapenaren zuzenketa proposamena (2009UD290001).

 

Alkateak proposamena aurkeztu du. Honela dio proposamenak:

 

"Lezoko udalaren osoko bilkurak 2010ko apirilaren 21ean egindako bileran Altamira auzoan aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza behin betikoz onartzea erabaki zuen. 2010-05-05eko GAOn argitaratu zen.

Ordenantzaren azken xedapenak dio, araudia GAOn argitaratu ondorengo lehen lanegunean sartuko dela indarrean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzatik ohartu dute azken xedapen hori zuzendu egin behar dela. Hau da, araudiak toki Jaurbidaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 70.2 artikuluari jarraituz sartzen direla indarrean, izan ere, aipatutako Udal Araudiak ezingo du indarrik hartu lege beraren 65.2 artikuluan aurreikusitako epea igaro arte, eta horri egokitu behar zaio xede dugun ordenantza.

Hori dela eta, alkate honek osoko bilkurari proposatzen diot Eusko Jaurlaritzatik eskatutako zuzenketa egitea udal araudian."

Gaia diktaminatu gabe dagoenez lehenik gaia eztabaidatu eta bozkatzeko urgentzia onartu behar da. Bilkuran diren bederatzi zinegotziak onartu dute gaia eztabaidatu eta bozkatzea.

 

Alkateak idazkariari eman dio hitza, zehaztu dezan zuzenketaren nondik norakoa. Idazkariak zehaztu egin du erabaki proposamena, hau da, aldatu egin behar dela orain arteko Azken Xedapena. Honela dio orain: "Ordenantza honek hamaika artikulu, xedapen gehigarri bat, azken xedapena eta I. eranskina ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo lehen lanegunean sartuko da indarrean." Eta honela esan beharko luke: "Ordenantza honek hamaika artikulu, xedapen gehigarri bat, azken xedapena eta I. eranskina ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta toki jaurbidearen oinarriak arautzen dituen legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako epea iragan ondoren sartuko da indarrean."

Kontuak horrela bilkuran diren bederatzi zinegotzien aldeko botoarekin ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Azken Xedapenaren testua zuzentzea Eusko Jaurlaritzak egindako eskaeraren arabera.

Azken Xedapenak honela esan behar du:

"Ordenantza honek hamaika artikulu, xedapen gehigarri bat, azken xedapena eta I. eranskina ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta Toki Jaurbidearen oinarriak arautzen dituen legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako epea iragan ondoren sartuko da indarrean."

BI: Aldaketa GAOn argitaratu.

 

5.- Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Estatutuen aldaketari auzi errekurtsoa aurkezteko proposamena (2010H0450002).

 

Alkateak dio gaia ez dela batzordetik pasa eta, eztabaidatu eta bozkatu aurretik osoko bilkurak horiek egitea onartu beharko duela. Alkateak dio auzi errekurtsoa tartekatzeko epea hurrengo ohiko plenoa baino lehen bukatzen dela eta horregatik ekarri duela gaia gaurko plenora.

Osoko bilkuran diren bederatzi zinegotziek aho-batez onartu dute gaia gaurko bileran eztabaidatu eta bozkatzea.

Proposamenak honela dio:

"2010ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Estatutuen aldaketa.

Ez nator bat estatutu horren edukiarekin, eta horren aurka egiteko arrazoi juridikoak daudela uste dudanez, nik, alkateak, osoko bilkurari ondoko erabakiak hartzea proposatzen diot::

BAT: Errekurtsoa jartzea Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Estatutuen aldaketari (GAO, 2010-06-18koa).

BI: Udal honen interesak defendatzeko eskatzea Germán Ors Simón prokuradoreari eta Yolanda López de Luzuriaga Beltrán de Heredia abokatuari.

HIRU: Auzietarako ahalmen orokor eta berezia ematea honako prokuradore eta abokatu hauei:

  • Donostiatik: Ainhoa Kintana Martínez eta Saioa Etxabe Azkue.
  • Bilbotik: Germán Ors Simón eta Isabel Apalategui Arrese.
  • Madrildik: José Luis Martín Jaureguibeitia eta Ana Isabel Lobera Argüelles."

Alkateak dio jendaurreko epean alegazioak egin zizkiola dokumentuari, udalen konpetentziak eta autonomia urratzen dituelako, udalen ongi emanik gabe. Bestalde, Kontsortzioaren helburu nagusia errauskailua dela dio eta obren finantziazioa bermatzea.

 

Mikel Antxon Arrizabalagak dio bera ados dagoela Kontsortzioarekin eta estatutuen aldaketarekin.

Kepa Garbizuk dio gai honetan ematen ari den borroka ez dela zaborraren ingurukoa baizik eta goragotik datorren beste zerbaitengatik.

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko sei boto eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

 

 

 

 

 

6.- Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrak onartutako, 2010eko ekainaren 3ko bileran, hiri hondakinen Transferentzia eta tratamenduko Zerbitzu Publikoaren Kudeaketa Erreglamenduaren aldaketari auzi errekurtsoa aurkezteko proposamena (2010H0450003).

Alkateak dio aurreko gaiarekin bezala lehenik gaiaren urgentzia onartu beharko dela gaurko bilkura gaia eztabaidatu eta bozkatu ahal izateko. Auzi errekurtsoa tartekatzeko epea aipatu du gaurko bilkurara gaia aurkezteko.

Gaiaren urgentzia aho-batez onartu da.

Erabaki proposamenak honela dio:

"2010ko ekainaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak 2010eko ekainaren 3an onartutako Hiri Hondakinen Transferentzia eta tratamenduko Zerbitzu Publikoaren Kudeaketa Erreglamenduaren aldaketa.

Ez nator bat erreglamendu horren edukiarekin, eta horren aurka egiteko arrazoi juridikoak daudela uste dudanez, nik, alkateak, osoko bilkurari ondoko erabakiak hartzea proposatzen diot:

Erabaki proposamena

BAT: Errekurtsoa jartzea Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak 2010eko ekainaren 3an onartutako Hiri Hondakinen Transferentzia eta tratamenduko Zerbitzu Publikoaren Kudeaketa Erreglamenduaren aldaketari (GAO, 2010-06-30koa).

BI: Udal honen interesak defendatzeko eskatzea Germán Ors Simón prokuradoreari eta Yolanda López de Luzuriaga Beltrán de Heredia abokatuari.

HIRU: Auzietarako ahalmen orokor eta berezia ematea honako prokuradore eta abokatu hauei:

  • Donostiatik: Ainhoa Kintana Martínez eta Saioa Etxabe Azkue.
  • Bilbotik: Germán Ors Simón eta Isabel Apalategui Arrese.
  • Madrildik: José Luis Martín Jaureguibeitia eta Ana Isabel Lobera Argüelles.

Kepa Garbizuk dio aurreko gaian ez bezala espediente honetan ez daudela garbi zein diren errekurritzeko arrazoiak.

Alkateak dio, errauskailuarena erabaki politikoa bihurtu badute ere, gobernu taldeak herritarren osasuna lehenetsiz, beste zabor bilketa mota baten alde daudela eta errauskailuaren aurka. Eta jarrera hori bideratzeko araudi hau ere errekurritu egin behar dela adierazi du.

 

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko sei boto eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:55ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 885.675.etik 885.682.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna