2017KO EKAINAK 19

Lezon, 2017ko ekainaren 19an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Zerrendan ez dauden bi gai aztertu eta bozkatu nahi ditu alkateak gaurko bileran: Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen azken zertifikazioa eta bakarra, eta dagokion faktura, onartzearena eta Aiton-Bordako udarako ordutegia onartzearena.

Alkateak proposatutako gaiak urgentziaz gaurko ohiko Tokiko Gobernu Batzar honetan eztabaidatzea ahobatez onartu du batzarrak.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko ekainaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID2100011).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. H.I.E. 4 Kabitte eremuko B5 lursailean eraikitako 18 etxebizitza eta garajeentzako, Aralar kalea 11 eta 17, lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300003).

2017ko ekainaren 1ean, J.R.M.Z.k, Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean H.I.E. 4 Kabitte eremuko B5 lursailean eraikitako 18 etxebizitza eta garajeen lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1371). Horretarako, K.A.B. arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren oniritzi zigilua darama 2017ko maiatzaren 31ko datarekin, eta baita, J.J. M.Z. arkitekto teknikoak sinatzen dituen obra amaierako agiriak ere, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2017ko maiatzaren 23ko oniritzi zigiluarekin. Obraren azken kitapena 1.433.151,20 eurotakoa da.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko B5 lursailean eraikitako 18 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena ematea, Aralar kaleko 11 eta 17 atarietan.

BI: Obrak sortutako hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermeari dagokionez, kudeaketa egokia izan dela egiaztatzen duten ziurtagiriak ez dira aurkeztu, eta ondorioz, ez dagokie bermearen itzulketa, harik eta D112/2012 Dekretuko baldintzak bete direla egiaztatu arte.

HIRU: Garajeen jarduerari dagokionez, jardueraren aurretiazko komunikazioa aurkeztu zen, C2 lursaileko (Aralar 15) eraikina amaitu zenean, baina orain B5 lursailekoa amaitu denez (Aralar 11-17), baratuta dauden bi eraikinen garajeak jasotzen dituena aurkeztu beharko da (teknikoak eta jabeak sinatuak) eta obra amaierako azken dokumentazio eta agiriekin.

LAU: Sortu diren etxebizitza berriei dagozkien ur hornidura eta saneamenduaren harrerak egiteko lizentzia eskatu beharko da lehenbailehen. Ur harrera berriak eskatzeko, Lezoko udalaren ur zerbitzuak ezarritako baldintzak bete beharko dira eta ur kontagailu berriak, etxebizitza berrien erosleen izenean jarri.

BOST: Lanen azken kitapenari dagokionez, obra baimena emateko aurkeztu zen aurrekontua baino altuagoa da, hau da, 1.175.023,52 eurotakoa obra aurrekontuaren aurrean, 1.433.151,20 eurotako kitapena aurkeztu da. Gauzak honela, diferentziari dakion obren gaineko zerga ordaindu beharko da, hots, 258.127,68 euroei dagokiena. Honenbestez obren gaineko zergari dagokion eskubideengatik diferentzia horri dagokionagatik 12.906,38 euro ordaindu beharko ditu (258.127,68 euroren %5a).

SEI: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.582,88 euro ordaindu beharko ditu

ZAZPI: Behin betiko ibi iraunkorraren baimena eskatu beharko da, H.I.E 4 Kabitte eremuko B5 eta C2 lursailen garaje guztiak hartuko dituena (Aralar 11, 15 eta 17).

3. HIE 4 Kabitte eremuko A1 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko lehen fasearen gauzatze proiektua onartzeko proposamena (2016H0030004).

2017ko ekainaren 9an, D.G.Z.k, Arts Askonabitza S.L. enpresaren izenean H.I.E. 4 Kabitte eremuko A1 lursailean (Auñamendi kalea 14) 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko lehen fasearen gauzatze proiektua eta garabia jartzeko dokumentazioa aurkeztu zituen (erregistro sarrera zenbakia 1435). Horretarako G.O.Z. arkitektoak sinatzen duen gauzatze proiektua aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko maiatzaren 12ko oniritzi zigilua daramana eta aurrekontua 250.621,74 eurotakoa izanik.

Gauzatze proiektuak lanen lehen fasea jasotzen du soilik, hau da, indusketa, egitura eta saneamendu lanak besterik ez.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arts Askonabitza S.L. enpresak aurkeztu duen, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A1 lursailean, Auñamendi kaleko 14ean, 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko lehen fasearen gauzatze proiektua onartzea, beti ere, indusketa, egitura eta saneamendu lanak burutzeko soilik. Gainerako lanekin aurrera jarraitzeko beharrezkoa izango da lanen bigarren faseari dagokion gauzatze proiektua aurkeztu eta Udalaren onarpena jasotzea. Bide batez, gauzatze proiektu horretan, obra baimenean jarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da.

BI: Ezin da obrarako garabia jartzeko baimenik eman, harik eta eskumena duen teknikariak sinatutako garabiaren instalaziorako proiektua aurkezten den arte.

HIRU: Lanak burutzeko okupatu beharko den lurzoru publikoaren planoa aurkeztu beharko da, okupazio horren aurreikusitako iraupena adieraziz.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. J.M.G.B.k jasotzen zuen etxez etxeko laguntza zerbitzua heriotzaren ondorioz bertan behera geratzeko proposamena (2016GZ010007).

Gizarte langileak egindako txostena ikusi ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.M.G.Bk jasotzen zuen etxez etxeko laguntza zerbitzua bertan behera geratzea heriotzaren ondorioz

5. J.M.G.B.ren heriotzaren aurrean, 2017ko ekainaren 8tik aurrera udal apartamentu babestuaren kontratua amaitzeko proposamena (2015GZ090001).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa eta udal araudia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.M.G.Bren heriotzaren aurrean, 2017ko ekainaren 8tik aurrera udal apartamentu babestuaren kontratua amaitzea.

6. Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen azken zertifikazioa eta bakarra, eta dagokion faktura, onartzeko proposamena (2016H0100001).

2016ko abenduaren 30ean, I.P.A.C.k, Otegi-Gaztañaga Eraikuntza S.L. enpresaren izenean, 2016/11/29ko Tokiko Gobernu Batzordeak esleitutako Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanei dagokien zertifikazioa eta kitapena aurkeztu zituen (erregistro sarrera zenbakia 3.154).

Aurrekariak:

2016/11/29 Gipuzkoako Foru Diputatuen Kontseiluak Lezoko Udalari Altamirako biribilgunea gainditzeko lanak burutzeko diru-laguntza ematea erabaki zuen.

2016/11/29 Tokiko Gobernu Batzarrak aipatu lanak esleitu zizkion Otegi-Gaztañagari 189.284,15 eurotan B.E.Z. gabe (guztira 229.033,82 euro).

2016/12/30 obra amaieraren zertifikazioa eta kitapena aurkeztu ziren.

2016/12/30 azken zertifikazioaren araberako 238.584,08 eurotako (B.E.Z. barne) faktura igorri zuen Otegi-Gaztañagak.

2016/12/30 obraren harrera akta sinatu zuten Lezoko Alkateak eta Otegi Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresaren ordezkariak.

2017/02/24 D17/00210 Alkatetza Dekretu bitartez, Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak egindako eskaera onartu zuen, eta Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanei dagokien ordainketa aurreratzea onartuz, alegia, azken kitapenari dagokion %50a ordainduz, hau da, 98.588,46 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 20.703,58 euroak, guztira 119.292,04 euro.

Lanak 2016an burutu baziren ere, hainbat erremate falta zirela-eta, azken zertifikazioa ez zuen Tokiko Gobernu Batzarrak onartu, baina, era berean, ordainketaren aurrerapen bat onartu zen, dagoeneko esleipendunak iazko B.E.Z.aren aitorpenari aurri egin behar izan ziolako. Ondoren, erremate lanak amaitu badira ere, azken zertifikazioaren onarpena burutu gabe geratu zen.

Gauzak honela, udal teknikariak obra amaieraren ziurtapena sinatu duela ikusirik, eta dagozkion txosten teknikoak ikusirik, Alkatetzakproposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 238.584,08 eurotako (B.E.Z. barne) azken zertifikazioa eta bakarra, eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanei dagokiena

BI: Erabaki honen berri udal kontu-hartzailetzari ematea, ordaintzeke geratzen den azken kitapenari dagokion %50a ordaindu dadin, hau da, 98.588,46 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 20.703,58 euroak, guztira 119.292,04 euro (A750/2016 eta D751/2016).

7. Aiton-Bordako udarako ordutegia onartzeko proposamena (2017GZ320004).

A.R.k egindako eskaeraren espedientea azterturik, Alkatetzakproposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Aiton Borda tabernan udaran ordutegi berria egiteko Aintzane del Riok egindako eskaera ondorengo aldaketarekin:

Jubilatuen elkarteko ekimenak bukatzen direnetik hauek berriz hasi arte tabernako ordutegia goizez 9:00etatik 15:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 21:30etara izatea.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuari eta jubilatuen elkarteko zuzendaritzari.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243523tik 1243527ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna