Minkura

Monumentu mota

Baserri zaharra, familia bakarrekoa, haundia eta L itxurako oina duena.

Bi solairu eta ganbara haundia dauzka. Estalkia hiru isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoalderantz. Hegal zabala dauka.

Kareharri harlanduz eginiko eraikina da. Agerian, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka.

Fatxada nagusiak eraketa simetrikoa du: erdiko sarrera aurreratua, gainean balkoi txiki bat, eta ganbaran, alderaturiko balkoia. Bigarren solairua eta ganbara, ziur aski adreiluzkoak, zartaturik eta kareztaturik daude. Zurezko bilbapena agerian dago eta hutsarteak irekitzeko portanteez baliatu ziren.

43.321253, -1.8995163