Miura

Monumentu mota

Familia bakarreko baserri txikia, laukizuzen itxurako oina duena. Bi solairu eta ganbara txikia dauzka. Estaldia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkartzuta da, ekialderantz.

Arrosa koloreko kareharri harlanduz eginiko eraiketa da, masa gutxi izanik agerian dagoena. Kantoietan eta ia hutsarte guztiak inguratuz, harearri harlandu ederrak dauzka.

Fatxadetan hutsarteen banaketa irregularra du. Fatxada nagusia, alderik motzenean, porlanez estalia dago eta hormigoizko terraza haundi bat du eratxekita.

Bertako jabeek diotenez, Hondarribiako zezen-plazak baserri honetan izan zituen bere ikuiluak, eta hortik omen datorkio Miura izena.

Baserriak su hartu zuen 1813an, frantsesen aurkako gudan. Ongi mozturiko harrizko karobia izan zuenn baina lurperatua dago.

Atzeko fatxadako hormak metro bateko zabalera du. Gainekoek, berriz, 68-70 cm artekoa.

43.316900026579, -1.8877521157265