Jamot-enea (Kale Nagusia, 16)

Monumentu mota

Laukizuzen itxurako oina duen eraikina da. Bi isurialdeko estalkia du eta euskarria fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Hiru solairu dauzka eta fatxadako hutsarte banaketa erregularra. Fatxada osoa harlanduzkoa da.

Beheko solairua oso aldatua dago, irizpide "errustiko" ezjakinekin.

Lehenengo solairuan, erdian, irteten den balkoi bat dugu eta aldeetan bi leiho. Harlanduko eta leihoetako hormigoizko irtenuneetako formek eta bertan egindako konponketek eraldaketaren bat izan dela pentsarazten dute, garrantzi gutxikoa hala ere. Azken solairuan hiru leiho ditu. Horiek jatorrizkoak dira eta harrizko idenuneak dauzkate.

Azken bi solairuen artean XVI. mendeko obalantzeko ezkutua dago. Etxea hirigunearen lotizazioaren zatia da. Erlaiza oso egoera txarrean dago. Barnealdea erabat berritua eta etxebizitzatan banatua dago.

43.321253, -1.8995163