Gaintza

Monumentu mota

Familla bakarreko baserri txikia, lauklzuzen antzeko oina duena. Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurlaldeko da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da.

Agerian du harlanduzko eraiketa: kantoietan eta hutsarte batzuen inguruan harlanduak dauzka.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du. Talutxatu eta kareztatuta dagoen bakarra da. Ataburudun erdiko atartea dauka eta gainean, zurezko balkoi txiki bat. Bigarren solairuak eta ganbarak zurezko bilbapena dute agerian.

Gainerako fatxadek eraketa orekatua dute eta hutsarte zabal ugari dauzkate.

43.327684493189, -1.8681505322456