Eraikinak eta Monumentuak
Lezok historia luzea du. 2003an 800 urte bete zituen, eta mende hauetan guztietan zehar monumentu eta eraikuntza interesgarri ugari eraiki dira bere lurretan. Herrigunean bertan daude horietako hiru: Gurutze Santuaren basilika, San Juan Batailatzailearen eliza parrokiala eta udaletxea. Aitzitik, horiez gain, oinetxe eta baserri ugari ere aipagarriak dira beren ezaugarriengatik eta historiarengatik.
MONUMENTUAK
San Juan Batailatzailearen eliza parrokiala
San Juan Bataiatzailearen eliza parrokiala Lezoko hirigunean dago, muino txiki baten gainean.
Urte askoan zehar, Pasai Donibaneko eta Lezoko udalerriek San Juan Batailatzailearen eliza parrokiala partekatu egin zuten. Pasaiako biztanleei beste parrokia bat eratzeko baimena eman zitzaienean, XVI. mendearen erdialdean, beren eliza eraiki zuten, baina diru-falta zuten eta XVII. mendearen hasiera arte ez ziren obrak hasi.
Elizaren obrak iparraldetik hasi ziren. Alde horretan bi kapera irekitzen dira eta beren arkuek punta pixka bat dute. Hitzarmen-eskriturarekin bat, hegoaldeak ere bi kapera ditu. Horietako bat puntu erdiko arkuak ixten du eta elizara sartzeko erabiltzen da.
Eliza zabala da eta nabe bakarra du. Kanpoan horma-bular handiak ditu, barruan, berriz, pilastroi prismatikoak ditu eta horiek oinarri triangeluarra dute. Gangaren ildaska desberdinak eusten dituzten baketoiak elkartuz eratu dira. XVI. mendeko gurutzeriak estaltzen du. Ildaskak uhindunak dira, oinarriak, berriz, makurtuak. Gurutzeriak apaingarri bereziak ditu. Hau da Gipuzkoan aurki dezakegun kasu bakarra.
Elizak lau tarte ditu: lehenengoaren gainean presbiterioa altxatzen da. Iristeko harmailadi ederra dago. Erretaula nagusiak lau solairuko altuera du eta kalbarioak koroatzen du.
Kanpoaldean, gargoletan eta mendebaldeko portadan ezaugarri gotikoak ditu eraikuntzak. Ate modernoagoaren gainean arku puntadun zaharrenaren abiapuntuak ikus daitezke. Portadaren gainean leihate gotiko izugarria dago. Bere argia banatzeko, trazeria eta bi mainel daude. Leihatearen gainean, hegoaldean, inflexio bikoitzeko arkuaren moldura ikus daiteke. Zarta batek amaitzen du. Ez dago ez trazeriarik, ezta mainelik ere. Hegoaldeko fatxadaren alde bat apaintzeko bolek osatzen dute moldura.
Kanpoko horma-bularrak absidean oso nabarmenak dira eta elizari gotorlekuaren itxura ematen diote.
Gurutze Sainduaren basilika
Herriko plazan Gurutze Santuaren Basilika dago. Hasieran ermita txikia besterik ez zen eta atariak egurrezko hesia zuen. Barruan Kristo Gurutziltzatua ikus zitekeen. Bizantziar estilokoa da irudia, X. mendekoa, eta oso berezitasun handia du: ez du bizarrik.
XVI. mendearen amaieran ustezko miraria izan zen eta, ondorioz, irudiareriko debozioa Euskal Herri osoan hedatu zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian basilika errenazentista eraiki zen, eta oraindik zutik dirau.
Adituen arabera, Lezoko Kristo Santuaren tailak balio artistiko handia du, baina, zalantzarik gabe, urtez urte bisitari ugari erakartzen dituzte bere inguruan sortutako kondairek.
Lezoko Kristo Santua Euskal Herriko irudi erlijiosorik famatuenetarikoa dela esan daiteke.
Kondairaren arabera, XV. mende inguruan flotatzen agertu zen irudia Pasaiako badiako uretan. Garaia hartan gertakaria seinale jainkotiartzat jo zen, beraz, ez zen harritzekoa Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko biztanleek berentzako nahi izatea. Kondairak dioenez, Kristoa ahaztu egin zuten hainbeste liskarren artean eta hara hor gauza harrigarria: kutxa berriz ireki zutenean, irudia desagertua zegoen.
Pixka batera, gaur egun tenplu txikia kokatua dagoen tokian aurkitu zuten. Beraz, zalantza guztiak atzean gelditu ziren eta bertan egon behar zela erabaki zuten. Hala ere, Pasaiako biztanle bat ez zen erabaki jainkotiarrarekin ados geratu, Lezoko bizilagunen batek lapurtu zuelakoan zegoen. Hala, gaua sartuta zegoenean, iltzeak kendu eta Pasai Donibanera eramatea erabaki zuen. Iritsi bezain pronto, beste ustezko mirari jainkotiarra gertatu zen. Ekaitz izugarria izan zen, nahiz eta data eta toki horretan ohikoa ez izan. Zer pentsatu behar izan zuen pasaitar hark ekaitzean kutxa ireki eta Kristo Lezorantz zihoala ikusi zuenean! Beraz, jatorrizko tokira itzultzea erabaki zuen eta ekaitza amaitu egin zen.
Harrezkero izen handia hartu zuen eta itsasontziak lanera atera baino lehen ermita (gaur basilika) zaharrera hurbiltzen ziren kanpainetan zorte ona izateko. Halaber, fededunek egindako eskakizunak erantzuten zituela diote, baita gaitzak sendatu ere. Beraz, ez da harritzekoa barruan exvoto ugari aurkitzea. Fededun sutsuenak gaixoak eta marinelak izan dira.
Exvoto izenekoa (latineko "ex voto", "votoa"ren ondoriozkoa) jainkoari jasotako onuren seinale egiten zaion eskaintza da. Historiaurreko irudi txiki asko exvoto izenekoak izan zirela suposatzen da. Mundu osoan herritarrek jainkoei eskaintzak egin dizkiete gauzak eskertzeko. Euskarriak ugariak izan dira: buztinezko iruditxoak, edalontziak, etab.
Lezoko Gurutze Santuaren Basilikan exvoto batek orain arte iraun du. Itsasontzi baten maketa da. Kostaldeko herrietan sarritan eskaini izan dira itsasontzien maketak, arrisku batetik libratu izana, edo salbamendu bat eskertzeko.
Gipuzkoan itsasontzi exvoto ugari dago elizetako sabaietatik kulunka: Arrasate, Deba, Eibar, Eskoriatza, Hernani, Irun, Mutriku, Tolosa, Pasaia Donibane, Pasai Antxo eta Lezon.
Era berean, Gurutze Santuaren Basilikan XVIII. mendeko erretaula ikus daiteke.
Udaletxea
Gaur egungo udaletxea 1742an amaitu zuten. Hala ere, lehen beste bat izan zen. XVIII. mendearen erdian kartzela, artxibategia, erizaindegia, bilera-aretoa, taberna (errentan ustiatua) eta armategia (gutxienez 25 fusil eta beren baionetak zeuden) zituen.
Lanaren gastuei aurre egiteko, udalbatzak zenbait errolda (erregimen zaharraren maileguak) eratu zituen: 1739an zilarrezko 450 dukat Errenteriako eliza-kabildoaren alde, eta urte berean beste 200 Errenteriako Agustinen komentuaren alde. Errolda horiek ez ziren XIX. mendera arte itzuli.
Jaizkibelgo dorre karlistak
Jaizkibel mendiko dorreak herriak XIX. mendean (guda karlistekin) bizitako guda-jardueraren testigu dira. Jaizkibelgo mendilerroaren gailurrean sei dorre altxa ziren eta gaur egun bosten hondarrak daude. Horietatik hegoalderantz begira Irun-Pasaia korridorearen lurraldea ikus dezakegu; iparralderantz begira, berriz, itsasorantz Jaizkibelgo mendi-mazelei erreparatuko diegu.
Dorre guztien oinplanoa hexagonala da eta alde bakoitzak 3,3 m-tik 3,5 m-ra bitartean ditu. Salbuespena, Guadalupetik hurbilen kokatutakoa da: horren oinplanoa laukia da. Guztiek bi solairu eta terraza zituzten. Egun, hareharrizko inguruko hormak bakarrik kontserbatzen dira, barrualdea erabat hutsa dago. Beheko solairuan zulo txiki angeluzuzenak irekitzen ziren, eta aireztatzeko nahiz behatzeko erabiltzen ziren. Kanpoaldean zapata ikus daiteke eta altuera aldakorra du, dorrea baino pixka bat zabalagoa. Lursailaren gainean zuen altuera lursailaren irregulartasunen araberakoa zen.
Soldaduak ez ziren beheko solairutik sartzen. Lehen solairua irekitzen zen eta bertara iristeko desagerraraz zitekeen eskailera erabiltzen zen. Hala, zailagoa zen eraikinean sartzea. Solairu berean alde bakoitzean bi edo hiru gezileiho irekitzen ziren. Terraza fatxada baino pixka bat aurrerago zegoen eta poligonoaren alde bakoitzean hiru ukondok eusten zuten. Gainera, erpin bakoitzean ukondo bana zegoen. Horien artean gutxi gorabehera zirkularra zen zuloa irekitzen zen eta euri-urak kanporatzeko erabiltzen zen.
Telekomunikazioko antenak dauden lekua, gunerik altuena (Alleru gailurra- 547 m) Karlistek San Enriqueko gotorlekua kokatzeko hautatu zuten. Bere aurriak egoera onean kontserbatzen dira, inguruko hormak eta barneko zenbait zatiketa bereiz baitaitezke.
OINETXEAK ETA BASERRIAK
Mandasayania (Kale Nagusia, 22)

Lehenengo solairuaren erdian, leihoen azpian, Elias Salaberria margolariaren jaiotzaren oroigarri gisa jarritako plaka dago.
Andreone
Laukizuzen itxurako oina duen jauretxe berezia; estalkia lau isurialdekoa da, pinaziloz bukatua (dorretxeek zeuzkatenen antzekoak).
Horma guztiak harlanduzkoak dira, solairuak markatzen dituen harri iladak dituztelarik.
Fatxada nagusiaren hutsarteek banaketa simetrikoa dute. Beheko solairuan ataburudun ate haundi bat dago erdian, eta aldeetan bi hutsarte txiki.
Lehen solairuan zertxobait irteten diren bi balkoi xume, landutako burdinezkoak dira. Azken solairuan irteten den balkoi bat dugu, harrizko irtenunetan euskarritua dago eta fatxada osoa hartzen du. Behekoekin bat egiten duten bi ate dauzka eta erdian XVIII. mendeko ezkutu haundi bat.
Lau aldeetan landuriko kanak dauzkan hegal zabala du. Oso ondo gorde den eraikina dugu.
Zabala-etxea

Fatxada nagusian, bigarren solairuan, ongi landuriko harmarri bat dago (XVIII. mendekoa), honako esapidea duena: "Zavalakoa naiz".
Beheko solairuko ataburuetan, ate baten gainean landuriko gurutze bat ageri da; eta bestearen gainean, "JHS" anagrama bat.
Lehen eta bigarren solairuan irteten diren balkoiek, forjaturiko burdinezko barandak dituzte.
Barnealdea erabat aldatua dago eta sarrera alde batean dago.
Txerrimuino (Zubitxo Kalea, 3)

Mariya-enea (Gurutze Santuaren Plaza, 7)

Kuartela (Casa Zabala, Kale Nagusia, 5)

Bordatxo

Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz, alderik motzenean.
Kareharri harlanduz eginiko eraiketa da. Zati haundi bat ezkutuan izanik, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka.
Fatxada nagusiak eraketa simetrikoa du eta ez du interes haundirik. Zuriturik dago, ganbaran alderaturiko hormigoizko balkoi bat dauka eta irtenune gutxiko haize-babesa. Gainerako fatxadek eraketa irregularra dute.
Iparraldeko altxaketan, atzealdean, eranskin bat dauka lakoarentzat.
Darieta-zar "Daita"

Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoekialderantz, eta hegal motzekoa da.
Harlanduzko eraiketa da, ezkulatu eta kareztatua; kantoietan eta hutsarteak inguratuz, harearri harlanduak dauzkana.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du: sarrera puntu erdiko arkua da, adobelatua eta moldurekin, eta aldeetan zurezko bi aspilera dauzka. Hutsarteek antepetxo nabarmenak eta landutako markoak dituzte.
Gainerako fatxadek hutsarteen banaketa irregularra dute. Atzealdeko altxaketan konopia leiho bat nabarmentzen da.
Miura

Arrosa koloreko kareharri harlanduz eginiko eraiketa da, masa gutxi izanik agerian dagoena. Kantoietan eta ia hutsarte guztiak inguratuz, harearri harlandu ederrak dauzka.
Fatxadetan hutsarteen banaketa irregularra du. Fatxada nagusia, alderik motzenean, porlanez estalia dago eta hormigoizko terraza haundi bat du eratxekita.
Bertako jabeek diotenez, Hondarribiako zezen-plazak baserri honetan izan zituen bere ikuiluak, eta hortik omen datorkio Miura izena.
Baserriak su hartu zuen 1813an, frantsesen aurkako gudan. Ongi mozturiko harrizko karobia izan zuenn baina lurperatua dago.
Atzeko fatxadako hormak metro bateko zabalera du. Gainekoek, berriz, 68-70 cm artekoa.
Iribarren

Harlanduzko eraiketa du. Kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka eta guztia talutxatuta eta kareztatuta dago.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, hutsarteen ezarreran (bi sarrera, bi balkoi txiki leihoen artean), baserria bi etxebizitzatan banatua dagoela agertzen du.
Gainerako fatxadek ere hutsarteen banaketa erregularra dute.
Paskual-enea (Gurutze Santuaren Plaza, 4)

Irteten diren balkoiak dauzka eta burdinezko baranda dute. Lehen eta bigarren solairuko balkoiak artesoiak dauzkaten harlanduzko eustoinek eusten dituzte. Beheko hormaldeek ere artesoiak dauzkate, lehen eta bigarren solairuetan. Hirugarren solairuak egitura modernoa du, 1930 aldera egina, eta harmarri bat dago bertan.
Pikandia-enea (Kale Nagusia, 30)

Galardi (Gurutze Santuaren Plaza, 8)

Borda

Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz.
Harearri eta kareharri harlanduz egindako eraiketa da. Aurrealdean agerian du eta atzealdea berriz, ezkutuan. Hertzetan harearri harlandoak dauzka.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, eraketa simetrikoa du. Lehenengo solairuan zurezko balkoi luzea du. Hegoaldeko fatxada ere simetrikoa da, hutsarte ugarirekin. Iparraldeko altxaketan estalpe eratxekia du.
Jamot-enea (Kale Nagusia, 16)

Beheko solairua oso aldatua dago, irizpide "errustiko" ezjakinekin.
Lehenengo solairuan, erdian, irteten den balkoi bat dugu eta aldeetan bi leiho. Harlanduko eta leihoetako hormigoizko irtenuneetako formek eta bertan egindako konponketek eraldaketaren bat izan dela pentsarazten dute, garrantzi gutxikoa hala ere. Azken solairuan hiru leiho ditu. Horiek jatorrizkoak dira eta harrizko idenuneak dauzkate.
Azken bi solairuen artean XVI. mendeko obalantzeko ezkutua dago. Etxea hirigunearen lotizazioaren zatia da. Erlaiza oso egoera txarrean dago. Barnealdea erabat berritua eta etxebizitzatan banatua dago.
Sagu-enea (Kale Nagusia, 15)

Susana-enea (Kale Nagusia, 6)

Arpire-enea (Kale Nagusia, 4)

Maisu Cristobal-enea (Kale Nagusia, 10)

San Juan Iturria

Itzua bekoa

Harearri harlanduzko eraiketa dugu. Fatxada nagusiaren hormak zurezko bilbapena du eta, adreilu trinko edo harlanduzko pareta.
Jatorrizko baserriak zurezko ataburudun sarrera atartea zeukan. Egun ezkutuan dago baina ataburudun sarrerak bertan dirau, harearri harlanduz inguratuta.
Uralita eta metalezko txapazko eranskin txikiek baserriaren irudia hondatzen dute, baita inguru osoan dauzkan hormigoizko gogorgarriek ere. Atzealdeko fatxadan hutsarte berriak ireki dira.
Barne egitura zurezkoa da. Taketen buruak agerian daude, fatxada nagusiaren karerara eutsita.
Diotenez, jatorrizko baserriak 4 metro gehiago zeuzkan luzeran. Atarte zaharra alde baterantz luzatu eta holtz batez itxi da, harlanduz inguraturiko ate eta bi eskinal gordetzen dituelarik.
Ipar-ekialdeko fatxadaren lehen solairuan harlanduz inguraturiko leiho bat dago, eta landutako ur-isuri polit bat du.
Itxue (Kale Nagusia, 2)

Gaintza

Agerian du harlanduzko eraiketa: kantoietan eta hutsarte batzuen inguruan harlanduak dauzka.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du. Talutxatu eta kareztatuta dagoen bakarra da. Ataburudun erdiko atartea dauka eta gainean, zurezko balkoi txiki bat. Bigarren solairuak eta ganbarak zurezko bilbapena dute agerian.
Gainerako fatxadek eraketa orekatua dute eta hutsarte zabal ugari dauzkate.
Apaiziartza

Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkiak bi isurialde simetriko ditu eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da. Atzealdeko fatxadaren estalkian harrizko gurutze bat ageri da.
Harlandu mardulezko eraiketa da, agerian, harearri harlandu batzuk dauzkana. Kantoietan eta hutsarteen inguruan harearri harlanduak ditu. Fatxada nagusiko hormak zurezko bilbapena du agerian, bertikalean eta diagonalean. Barneko egitura zurezkoa da. Taketa buruak agerian daude. Eskuineko hanka artean pasatzen den fatxadako hoditerian sostengatzen dira eta hanka zilindrikoekin eusten dira.
Sarrera alboan batean dago. Ataburua du eta harearri harlanduz inguratuta dago. Gaur egun hormigoizkoak diren eskilara elkarzut batzuk dauzka. Fatxada honetan bertan itxia dagoen puntu erdiko arkodun ate bat dago.
Badirudi errromesen ostatu izan zela garai batean. Atzeko fatxadako goialdean gurutze batek hor dirau oraindik. Halaber, ondoko eranskin bateko harlandu oneko horma baten zatiak ere ikus daitezke eta dirudienez, zaltokia zen hau.
Minkura

Bi solairu eta ganbara haundia dauzka. Estalkia hiru isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoalderantz. Hegal zabala dauka.
Kareharri harlanduz eginiko eraikina da. Agerian, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka.
Fatxada nagusiak eraketa simetrikoa du: erdiko sarrera aurreratua, gainean balkoi txiki bat, eta ganbaran, alderaturiko balkoia. Bigarren solairua eta ganbara, ziur aski adreiluzkoak, zartaturik eta kareztaturik daude. Zurezko bilbapena agerian dago eta hutsarteak irekitzeko portanteez baliatu ziren.
Olatzar

Harlanduzko eraikina da eta harlanduzko kantoiak ditu, guztia harearrizkoa da eta agerian dago.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, eraketa erregularra du; estalkiaren hegaletariko bat luzatu egiten da eranskin zahar bat babestuz.
Hegoaldeko fatxadak, bigarren etxebizitzarako sarrera duenak, hutsarteen banaketa ia simetrikoa dauka.